Almudena Cid gimnasta ohia da
29-urria-2023

Almudena Cid gimnasta ohia da "Geldiezinak" telesailaren hirugarren atalaren ardatza

Dokumental sorta osatzen duten 12 atalak igande goizez eskaintzen dira ETB1eko “Helmuga” saioan (11:30)

Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak eta Basque Team Fundazioak bultzatutako programak hirugarren atala eskainiko dio Almudena Cidi.


“Almudena Cid, irmotasunaren ikurra” izeneko documental laburrak gimnasta arabarraren ibilbidea azpimarratzen du, baina lau ziklo olinpikoetan eliteari eutsi ahal izateko aurre egin behar izandako arazoetan ere jartzen du arreta.


Lau Olinpiar Jokotan (Atlanta 1996, Sydney 2000, Atenas 2004 eta Beijing 2008) parte hartu duen euskal kirolari bakanetakoa da Almudena, eta lau final olinpikotan lehiatu den gimnasta bakarra. Atlanta 96an garaile atera zen belaunaldiko kide izan zen, eta Teresa Gorospe edo Salma Solaun bezalako egungo gimnasten eredu izan da. Goi mailako kirola uztean, ordea, askotan hitz egin du gehiegizko perfekzionismoaz eta emakumeen kasuan gertatzen den gehiegizko autopresioaz. Almudena moldeak apurtzeko gai izan zen eta fisikoki eta mentalki landua den gimnasta heldu batek, hitzordu handietan finaletan sartzen jarrai zezakeela erakutsi zuen; sistemari aurre egiteko eta aldaezintzat hartzen ziren kontzeptu asko zalantzan jartzeko gai izan zen.


Almudenarekin batera, Estibaliz Martinezek ere parte hartzen du kapituluan, 1996ko Atlantako multzoen lehiaketan urrea lortu zuen erritmikako gimnastak.

‘Geldiezinak-Imparables’ 
 
Europar Batasuneko Next Generation laguntzei esker finantzatutako “Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana”ren bitartez, Eusko Jaurlaritzak gizartea aberastuko duten ereduak sortu nahi izan ditu, batez ere, goi-mailako euskal kirolari onenetako batzuen iragana, oraina eta, kasu batzuetan, etorkizuna ikusaraziz.


Helburua da goi-mailako euskal kirolaren historian nabarmendutako emakumeen lana eta lorpenak balioestea, eta, horregatik, Eusko Jaurlaritzak erabaki du proiektua Basque Team Fundazioaren bidez gauzatzea. Horrela, azken urteotan Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak eta Fundazioak berak emakume eta gizonen arteko berdintasunarekin lotutako politikak bultzatzeko hartutako ildoarekin jarraitzen da.

Alde batetik, ‘Korima Films’ek ekoitzitako ‘Geldiezinak’ dokumental saila astero eskainiko da ETB-1en, igandeetan, 11:30ean, ‘Helmuga’ saioaren barruan. Gainera, formatu elebidunean banatuko da, azpitituluekin, Basque Team Fundazioaren gainerako kanaletan (youtube, webgunea eta sare sozialak) eta EiTBko ‘Primeran’ plataforman. Kapitulu bakoitzak hamaika minutu inguruko iraupena izango du, eta protagonista nagusi bat, nahiz eta beste kirolari eta kirol-arloko pertsona batzuek ere lagunduko dioten. Hala, Ibone Belaustegigoitia, Joko batzuetan lehiatu den lehen emakume euskalduna, Maialen Chourraut hiru domina olinpikoren jabea, Maider Unda, Ainhoa Ibarra, Ainhoa Murua, Eli Pinedo, Almudena Cid, Leire Olaberria, Maider Telleria eta Sara Carracelas olinpikoak, Edurne Pasaban alpinista eta Karmele Gisasola, Nerea Arruti eta Alazne Etxaburu herri kiroletako izarrak, izango dira, besteak beste, protagonistak.

Kapitulu bakoitzean, emakumeen kirol-unibertsoaren berezitasunak ulertzen lagunduko duten gai interesgarriak landuko dira zeharka; esate baterako, amatasuna, estereotipoen haustura, plangintza espezifikoen beharra emakumearen fisiologia kontuan hartuta, kirol-erakundeetako erabaki-postuetan emakumeen presentzia bultzatzeko beharra, prestakuntza mentala, emakumea goi-mailan egotea erraztuko duten egituretan inbertitzeko beharra…


Dokumentalekin batera podcast sorta bat ere egin da, gai eta protagonista berberekin, eta bakoitzak 20 minutuko iraupena izango du. Horiek EiTB taldeko plataformen bidez entzun ahal izango dira.

 
Basque Team Fundazioa
 

Fundazioa 2007an sortu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Irrati Telebista (EiTB) erakunde publikoak. Hasieran bezala, BASQUE TEAMen helburua baliabide ekonomikoak eta era guztietako zerbitzuak (medikoak, teknikoak, psikologikoak, komunikaziokoak, laneratzekoak eta ikasketen arlokoak…) ematea da, profesionalak ez diren euskal kirolariei, haien parte-hartzea errazteko eta nazioarteko lehiaketarik gorenetan bikaintasun-emaitzak lortzeko.

Honekin lotutako berriak

09-abuztu-2024

Salma Solaun, Basque Teameko erritmikako gimnasta, finaletik kanpo geratu da taldekako lehian, Parisko Olinpiar Jokoetan 

Informazio gehiago
02-uztaila-2024

BAT TO PARIS

Informazio gehiago
27-ekaina-2024

Gimnasia erritmikoa eta Salma Solaun protagonista ‘BAT To Paris’ saioaren bederatzigarren atalean

Informazio gehiago
26-maiatza-2024

Salma Solaunek hiru domina irabazi ditu Budapesteko Europako Txapelketan

Informazio gehiago
12-maiatza-2024

Salma Solaun Basque Teameko gimnastak urrezko bi domina eta brontzezko bat irabazi ditu Portimaoko Munduko Kopan

Informazio gehiago
21-apirila-2024

Basque Teameko Salma Solaun gimnastak zilarra lortu du Bakuko Munduko Kopako zinta eta piloten ariketa mistoko finalean 

Informazio gehiago