basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Eusko Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
Eibar
12
abuztua
2022
Txirrindularitza

Ekain Jimenezek zortzigarren amaitu du Municheko Europako Txapelketako taldekako abiaduran

Basque Teameko Ekain Jimenez pistako txirrindulariak zortzigarren postuan amaitu du taldekako abiadura-proba, Munichen (Alemania) jokatzen ari diren hainbat diziplinatako Europako Txapelketetan. Ekainek, Alejandro Martinezek eta Jose Morenok osatutako taldeak ez zuen arazorik izan atzoko sailkapena gainditzeko, baina gaur lehen kanporaketan ezin izan du menderatu Jack Carlinek, Alistair Fieldingek eta Hamish Turnbullek osatutako Britainia Handiko hirukotea. […]

11
abuztua
2022
Txirrindularitza

Basque Teameko kirolariek pistako txirrindularitzaren aurpegia eta gurutzea bizi izan dute Municheko Europako Txapelketetan

Messe München belodromoak albiste ona utzi digu gaur arratsaldean, Ekain Jimenezen lehen kanporaketarako sailkapena taldekako abiaduran eta bi ez hain onak, Tania Calvo, Eukene Larrarte eta Ziortza Isasi kanporatzea taldekako jazarpenean eta Jaime Romerorena gizonezkoen proba berdinean. Ekain Jimenezek taldekako abiadura probarako sailkatze saioa gainditu du. Basque Teameko txirrindulariak, Alejandro Martinez eta Jose Morenorekin batera, […]

11
abuztua
2022
Albisteak

Mikel Linacisoro Basque Teameko eskalatzaileak ezin izan du Municheko Europako Txapelketako finalerdietako txartela lortu

Proba amaitzean, Mikel Linacisorok esan du Europako Txapelketako sailkapen-fasea boulderrean ez pasatzea espero zuela nolabait, ez baita gehien lantzen duen modalitatea, ezta azkenaldian gehien lehiatu den modalitatea ere. Basque Team Fundazioaren beka jaso duen kirolariak zailtasun modalitatean jarri du arreta gehien, nahiz eta herrialde bakoitzeko kupoek Europako txapelketetan proba horretan distira egitea eragotzi dioten. Berak […]

11
abuztua
2022
Arraunketa

Virginia Diaz Basque Teameko arraunlaria finalerdietara pasa da Municheko Europako Txapelketan

Virginia Diaz hirugarren izan da scull singlearen sailkapen-txandan, eta finalerdia jokatzeko txartela lortu du horrela. Virginiak hirugarren postuan egin du arraun hasieratik eta horri eutsi dio estropada amaitu arte. Dena den, ezin izan du saihestu Magdalena Lobnig austriarrarekiko b¡denbora galtzen joatea partzial bakoitzetik pasatzean: aldea +4.61koa izan da 500 metrotik igarotzean, +6.36koa 1.000 metrotik igarotzean […]

11
abuztua
2022
Albisteak

Jorge Pinedak Municheko Europako Txapelketan arraun olinpikoko A finalerako txartela lortu du

Jorge Pineda Basque Teameko bekadunak, Josefa Benitez, Enrique Floriano eta Verónica Rodriguezekin batera, PR3 Mixed Coxed Four probako A mailako finalean parte hartuko du. Ez dira oso indartsuak izan irteeran, eta bosgarren postuan geratu dira hasieran, baina Pinedaren ontziarentzat estropada hobetuz joan da 1.000 metrotik eta 1.500 metrotik pasatzean. Bi partzialetan laugarren izan baitira. Probaren […]

09
abuztua
2022
Albisteak

TXOSTENA Europako txapelketak Munich 2022

TXOSTENA JAITSI  Municheko Europako txapelketan Basque Teameko 20 kirolari izango ditugu lehian abuztuaren 11tik 21era. Informazio guztia (agenda, ordutegiak, kirolarien profilak…) txostenean duzue, jaisteko prest.

31
uztaila
2022
Piraguismoa

Maialen Chourrautek ere ezustea eman du extreme modalitatean, Munduko Txapelketako bederatzigarrena izanda

Miren Lazkano final-zortzirenetaraino heldu da Maialen Chourrautek Augsburgeko Munduko Txapelketan izandako parte hartze zoragarria biribildu du, extremeko modalitate berrian ginga jarriz. Basque Teameko kirolariak merezimenduzko bosgarren postuarekin bukatu zuen K1eko finala, eta extremean lehiatu ahal izan da bere sorbalda operatuak arazo gehiago eman gabe. Hori zen helburuetako bat, baina atzoko txanda kronometratuan egindako lan ona […]

31
uztaila
2022
Piraguismoa

Ander Elosegi ez da finalera igaro Augsburgeko eslalom piraguismoko Munduko Txapelketan

Denboraldi hau maldan gora jarri zaio Ander Elosegi lau aldiz olinpikoari, baina onartu beharra dago berea bezalako ibilbide luze batean gorabeherak izaten direla, eta urte postolinpikoetan, goi mailan hainbeste denboraldi egiten direnean, indarrak dosifikatu behar direla. Anderrek sailkapen onak egin zituen Augsburgoko Munduko Txapelketan eta jaitsiera bakarra behar izan zuen finalerdietara pasatzeko. Hala ere, gaur […]

31
uztaila
2022
Piraguismoa

Klara Olazabal finalik gabe geratu da Augsburgeko eslalom piraguismoko Munduko Txapelketan

Klara Olazabal finalaurrekoetara igaro zen, Eiskanalen egindako lehen jaitsierarekin. Ederki sufritu zuen lehen 20en artean sartzeko, baina egin zuen. Gaur ere ezin izan du bere bertsiorik onena erakutsi eta, tamalez, 17. postuan bukatuta, 123.04ko denborarekin (+11.00 Jessica Fox australiarrarekin alderatuta) eta 18. atean bi segundoko penalizazioarekin, finaletik kanpo geratu da. Klarak Alemaniara joandako Basque Teameko […]

30
uztaila
2022
Piraguismoa

Maialen Chourrautek eta Miren Lazkanok extremeko kanporaketetara pasatzea lortu dute Augsburgeko Munduko Txapelketan

Gaur goizeko K1eko finalaurrekoen eta finalen ondoren, arratsaldean, extremeko txanda kronometratuak jokatu dira Alemaniako udalerrian egiten ari den Munduko txapelketan. Erlojuaren kontrako jaitsiera horietan, hasierako arrapalari aurre egiteaz gain, hainbat erremonte eta eskimotaje egin behar dira eta biharko kanporaketetarako lehen galbahea ekartzeaz gain, parrilen ordena ezartzeko ere balio dute. Gogoratu behar da modalitate hau 2024ko […]

30
uztaila
2022
Albisteak

Joan Crespok ezin izan du finala jokatu Augsburgeko eslalom piraguismoko Munduko Txapelketan

Basque Teameko palistak 37. postuan bukatu du finalerdia Joan Crespok loria lortu du azken bi Munduko Txapelketetan. 2019an brontzezko domina eskuratu zuen Seu d اUrgellen jokatutakoan, eta urrezko domina patruilen proban, eta 2021ean Bratislavan jokatutako Munduko Txapelketan podiumeko hirugarren tokira igo zen berriro. Oraingoan, ordea, ezin izan du lortu. Donostiarrari ebakuntza egin zioten otsailean, Akilesen […]

30
uztaila
2022
Piraguismoa

Maialen Chourraut bikain batek ezustean harrapatu eta bosgarren amaitu du Augsburgeko eslalon piraguismoko Munduko Txapelketa

Basque Teameko Maialen Chourraut piraguistak hasiera batean ezinezkoa dirudiena lortzera ohitu gaitu. Lehenik eta behin, munduko dominak iritsi ziren, 2009an La Seu dاUrgellen eta 2011n Bratislavan, ondoren brontze olinpikoa Londres 2012an, Europako txapelketa Marklebeerg 2015ean, Rio de Jaineroko Jokoetako urrea 2016an eta zilarra Tokioko Jokoetan 2021ean. Orain ezustekoa eman du eta modu epikoan sartu da […]

#basqueteam

Asier Garcia

@AitorElizegi Eskerrik asko @AitorElizegi por hacerlo posible. Yo siempre te recordaré como el presidente que resol… https://t.co/xGmg6Pt8w7

0

Asier Garcia

@viejoUS @DescargarVid

0

Ander Elosegi

@matalaz Bai, Irun-Hondarribia aldean esan ohi dugu

0

Ander Elosegi

@matalaz Goian-bian

0

Tania Calvo

Acaba de publicar una foto en Vélodrome, Roubaix https://t.co/IqjykI7xRl

0

Tania Calvo

@doriruano Muchas gracias por tus palabras Dori!! 🙏🏽🥰

0

Maialen Chourraut

@RFEPiraguismo @COE_es @europapress @20m @deportegob @CanoeEurope @mundodeportivo @PlanetCanoe @AS_masdeporte… https://t.co/bKoidu6QK6

0

Patxi Peula (embajador)

@iosebafernandez bien cierto es, todos son deportes y en todos cuesta llegar a lo mas alto. Ojala cambiaran las cosas, es muy injusto todo.

0

agenda

Iraila 2022

1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30

basqueteam