basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Eusko Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
Eibar
20
urria
2021
Albisteak

Lehendakariak Tokion lortutako emaitza onengatik kirolari olinpiko eta paralinpikoak zoriondu ditu

Iñigo Urkullu Lehendakariak Tokioko Joko Olinpikoetan eta Paralinpikoetan diploma eta domina irabazi zuten kirolariak hartu ditu gaur Lehendakaritzan egindako harreran. Domina irabazitako Maialen Chourraut piraguista, Unai Simon futbolaria eta Iñigo Llopis igerilaria eta diploma eskuratutako Iñigo Peña, Virginia Diaz eta Ander Elosegi kirolari olinpikoak eta Nahia Zudaire, Asier Garcia, David Mouriz, Higinio Rivero, Iker Sastre, […]

09
iraila
2021
Igeriketa

Bingen Zupiriak Iñigo Llopis zoriondu du Basque Teameko igerilariak Tokion lortutako zilarrezko domina eta hiru diplomengatik

Basque Teameko Iñigo Llopis igerilariak, zilarrezko domina bat eta hiru diploma eskuratu ditu Tokioko Paralinpiar Jokoetan eta etxera itzulita, Donostian Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriarekin batera agerraldia egin du. Zupiria sailburuak Tokion izandako parte hartze oparoagatik zoriondu du Llopis eta kirolari paralinpikoen parte hartzea azpimarratu nahi izan du. Izan ere, guztira domina bat […]

05
iraila
2021
Saskibaloia

Asier Garciak eta David Mourizek diploma irabazi dute Tokioko Jokoetako aulkiko saskibaloiaren txapelketan laugarren bukatu ondoren

Brontzeak ihes egin die, Britainia Handia nagusitu baita 58 eta 68 Podiumean berriro sartzea zuten amets, baita urrezko domina lortzea ere, baina ezin izan dute lortu. Euren bidean gurutzatu dira, lehenik Estatu Batuak eta ondoren Britainia Handia, Ariake Arenan Espainiako selekzioren asmoak mila zatitan hautsi dituzten bi aurkari. Asier Garcia eta David Mouriz Basque Teameko […]

04
iraila
2021
Piraguismoa

Higinio Rivero piraguistak diploma bat irabazi du Tokioko Jokoetan seigarren bukatuta

Higinio Rivero Basque Teameko palistak jardunaldi gogorra izan du Tokioko Sea Forest Watergate kanalean, ordu eta erdi eskasean VL2-200 metroko finalerdia eta finala jokatu behar izan baititu. Bere finalerdian, probako bigarrenean, Higiniok denborarik onena egin du, 55.195; bigarren markarik onena izan da bi finalerdiak kontuan hartuta. Beraz, bizkaitarrak ez du arazo handirik izan eguneko hitzordu […]

03
iraila
2021
Igeriketa

Nahia Zudairek eta Iñigo Llopisek diploma bana eskuratu dute berriro Tokioko Aquatic Centren

Nahia Zudairek 100 metroko tximeleta estiloko finalean egin du igeri arratsaldean eta podiumaren atarian geratu da. Brontzeak oso gutxigatik ihes egin dio Zubietakoari proba honetan bikain aritu ostean. Basque Teameko kirolariak metro askotan egin du igeri lasterketako hirugarren postuan, baina azken uneetan Laura Carolina Gonzalez kolonbiarrak 8 ehuneneko aldearekin gainditu du, laugarren amaituz. Nahiak beste […]

03
iraila
2021
Saskibaloia

Asier Garcia eta David Mouriz brontzea lortzeko lehiatuko dira, finalerdietan Estatu Batuen aurka 52 eta 66 galdu ondoren

Asier Garcia eta David Mouriz Basque Teameko bekadunen selekzioak Paralinpiar Jokoetan hirugarren finalerdia jokatu du gaur, final-laurdenetan Alemania mendean hartu ostean. Ariake Arenan jokatu dute, Rio de Janeiron urrea kenduko zien AEBko selekzio indartsuaren aurka. Oraingoan ere ezin izan dituzte azpiratu. AEBko taldea Espainiako selekzioaren borreroa izan da gaur ere, bere legea inposatuta lehen laurdenetik. […]

02
iraila
2021
Saskibaloia

Agurtzane Egiluz diploma batekin itzuliko da etxera, Tokioko Jokoetan zortzigarren postua eskuratu ondoren

Espainiak 43 eta 62 galdu du Britainia Handiaren aurka, zazpigarren eta zortzigarren postuak lortzeko norgehiagokan Emakumezkoen txapelketaren barruan, gurpildun aulkiko saskibaloiko estatuko selekzioa zazpigarren postua lortzeko borrokan aritu izan da gaur, baina Britainia Handiko taldeak ez dio jardunaldiko helburua lortzen utzi Ariake Arenan. Basque Teameko kirolariaren konbinatua final-laurdenetan sartu zen, Aljeria mendean hartu eta bere […]

02
iraila
2021
Albisteak

Higinio Rivero Basque Teameko piraguista Tokioko Jokoetako finalaurrekoetarako sailkatu da

Higinio Rivero parakanoeko VL2ko 200 metroko finalerdietan sartu da, bere seriean bigarren denbora onena eginda. Norberto Mourao portugaldarraren atzetik helmugaratu da Higinio, eta 58.366. (+0.535) marka egin du, jardunaldiko seigarren onena. Serie bakoitzeko lehen ontzia zuzenean pasatzen zen finalera. “Azken unera arte saiatu gara, finalera bakarra pasatzen zelako zuzenean, eta oso ona zen finalerdiak gainetik […]

01
iraila
2021
Saskibaloia

Asier Garcia eta David Mouriz finalerdietara pasa dira Alemaniari 71-68 irabazi ostean

Gurpildun aulkiko saskibaloiko estatuko selekzioak, Asier Garcia eta David Mouriz taldean dituela, Tokioko Jokoetako finalerdiak jokatuko ditu, emozio eta tentsioz beteriko partida batean Alemaniari espero baino arazo gehiagorekin irabazi ostean. Oscar Trigok zuzentzen duen taldeak aurrera egin du hurrengo fasera, baina sufritu egin du 71-68 azpiratzeko Alemaniako selekzioa. Gogoratu behar da Asier Garcia eta David […]

31
abuztua
2021
Igeriketa

Nahia Zudairek eta Iñigo Llopisek diploma bana lortu dute 400 metroko estilo libreko finaletan

Saskibaloian Agurtzane Egiluzen selekzioak 57-33 galdu du Alemaniaren aurka final-laurdenetan, diploma ziurtatuta duen arren Iñigo Llopisek bigarren diploma bat gehitu dio Tokioko Paralinpiar Jokoetan orain arte lortutakoari. Bizkar estiloko 100 metrokoan zilarrezko domina eskuratu zuen, estilo libreko 4×100 metroetan diploma lortu zuen eta gaur beste diploma bat lortzeko zazpigarren postua errepikatu du. Basque Teameko igerilaria […]

31
abuztua
2021
Mahai-tenisa

Iker Sastrek ezin izan ditu final-laurdenak gainditu Tokion Korea ahalguztidunaren aurka

Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak diploma bat eskuratu du taldekako lehiaketan Munduko hirugarren eta laugarren Jin Cheol Park eta Soo Yong Cha korearrek osatutako bikotearen aurrean ondo aritu arren, Iker Sastrek eta Miguel Toledok ezin izan dute finalerdietan sartu. Gaurko partidak jokatu aurretik bazekiten helburua zaila zela, izan ere, azken orduko baja batzuen ondorioz, hasierako kanporaketak […]

30
abuztua
2021
Igeriketa

Iñigo Llopisek estilo libreko 100 metroko erreleboan diploma eskuratu du Tokioko Jokoetan

Basque Teameko igerilariaren taldeak zazpigarren postuan bukatu du Iñigo Llopisek diploma paralinpikoa gehitu dio bizkar estiloko 100 metrokoan lortutako zilarrari. Donostiarra estilo libreko 4×100 metroko finalean lehiatu da, eta bere taldeak zazpigarren postuan bukatu du, podiumeko postuetatik urrun, baina bere marka onenetik gertu. 4:00.71ko denbora egin dute, Munduko errekorra hautsi duen Australiako taldearen 3:44.31tik urrun. […]

#basqueteam

Begoña Lazcano

Autumn❤️ https://t.co/8llioq1Dbj

0

Tania Calvo

Acaba de publicar una foto en Vélodrome, Roubaix https://t.co/IqjykI7xRl

0

Tania Calvo

@doriruano Muchas gracias por tus palabras Dori!! 🙏🏽🥰

0

Maialen Chourraut

@RFEPiraguismo @COE_es @europapress @20m @deportegob @CanoeEurope @mundodeportivo @PlanetCanoe @AS_masdeporte… https://t.co/bKoidu6QK6

0

Patxi Peula (embajador)

@iosebafernandez bien cierto es, todos son deportes y en todos cuesta llegar a lo mas alto. Ojala cambiaran las cosas, es muy injusto todo.

0

agenda

Iraila 2021

1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30

basqueteam