basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Eusko Jaurlaritza
EiTB
13
ekaina
2024
Mahai-tenisa

Iker Sastre eta Ander Cepas mahai-teniseko jokalariengana hurbilduko gaitu ‘BAT To Paris’ saioaren zazpigarren atalak

Dokumental saila osatzen duten 10 kapituluak igande goizetan eskaintzen dira ETB1eko ‘Helmuga’ programan (11:30) Aste honetan, Basque Team Fundazioak ekoiztutako ‘BAT To Paris’ dokumental serieak Iker Sastre eta Ander Cepas mahai-tenis egokituko jokalariak izango ditu protagonista ‘Abiapuntu ezberdinak, helburu berdina’ izeneko atalean. Lehen begiratuan badirudi Ikerrek eta Anderrek ez dutela zerikusirik. Sastre mahai-tenisa praktikatzen hasi zen, surfa […]

10
ekaina
2024
Judoa

BAT TO PARIS (6. kapitulua): Judoa / ‘Amets bati lotuta’

Errespetua. Hori da Jose Mari Mendiolak berarentzat judoa zer den deskribatzen saiatzean esaten duen berbetako bat. Bost urterekin hasi zen jarduera hori egiten, eta dagoeneko 20 urte daramatza, horietako batzuk goi mailan. Unescok bere onura ugariengatik proposatzen du kirol hau, hala nola autokontrolerako gaitasunagatik edo gainerako pertsonekin harremanak izateko ematen dituen aukerengatik. Hala azpimarratzen du […]

08
ekaina
2024
Albisteak

TXOSTENA: Budapesteko aurreolinpikoa (skate+BMX)

TXOSTENA JAITSI Budapesten (Hungaria) jokatuko duten 2024ko Jokoetarako aurreolinpikoan 6 euskal kirolari izango ditugu lehian ekainaren 20tik 23ra: Afrika Criado, Alain Kortabitarte, Egoitz Bijueska, Gadea Moja eta Peio Gonzalez skatean eta Teresa Fernandez-Miranda BMX freestylean. Pariseko Jokoetarako puntuagarria izango da proba, sailkatzeko azken aukera. Informazio guztia (lekua, kirolarien profilak, sailkapen prozesuak …) txostenean duzue, jaisteko prest. Basque Team Fundazioak handik kontatuko dizue dena.

06
ekaina
2024
Judoa

‘BAT To Paris’ saioaren seigarren atalak Jose Mari Mendiola judoka du ardatz

Dokumental saila osatzen duten 10 atalak igande goizetan eskaintzen dira ETB1eko ‘Helmuga’ programan (11:30) Aste honetan, Basque Team Fundazioak ekoiztutako ‘BAT To Paris’ dokumental sailak Jose Mari Mendiola judokaren istorioa kontatzen du ‘Amets bati lotuta’ izeneko atalean. Errespetua. Hori da Jose Mari Mendiolak berarentzat judoa zer den deskribatzen saiatzean esaten duen berbetako bat. Bost urterekin hasi zen […]

05
ekaina
2024
Albisteak

Basque Teamek errekorra hautsiko du, 2024an goi-mailako 80 kirolari bekatuta

Fundazioak 948.750 euro banatuko ditu 2024an, kirolariei, entrenatzaileei eta epaileei emandako diru-laguntzetan Beste 120.000 euro esprint piraguismo, atletismo, pistako txirrindularitza, golf eskubaloi eta belar hockeyko bikaintasun proiektuetan inbertituko dira Basque Team Fundazioaren Patronatua bildu ondoren, erabaki da erakundeak bikaintasunezko lehiaketarako ematen dituen diru-laguntzen guztizko zenbatekoa, aurten 948.750 eurokoa izango dela, goi mailako 80 kirolari (42 emakume eta […]

03
ekaina
2024
Igeriketa

BAT TO PARIS (5. kapitulua): Igeriketa egokitua / ‘Izarren pare’

Pariseko Jokoak Iñigo Llopis eta Nahia Zudairerentzat festa bat izango direla ematen du. Biak lehiatu ziren Tokioko hitzordu paralinpikoan, baina senideen eta lagunen berotasunik gabe. Llopisek Rion ere parte hartu zuen. Orain, horrelako ekitaldi batera itzuliko dira, eta bilakaera handia izan dute maila pertsonalean eta, batez ere, kirol-mailan. Igeriketa banakako kirola den arren, egunez egun […]

30
maiatza
2024
Igeriketa

Iñigo Llopisek eta Nahia Zudairek distira egiten dute igeriketa egokituaren zeruan izarrak bailiran ‘BAT To Paris’ saioan

Dokumental saila osatzen duten 10 atalak igande goizetan eskaintzen dira ETB1eko ‘Helmuga’ saioan (11:30) Aste honetan, Basque Team Fundazioak ekoiztutako ‘BAT To Paris’ dokumentalen serieak Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire igerilariek ‘Izarren pare’ izeneko atalean izan duten bilakaera handia aurkeztuko du. Pariseko Jokoak Iñigo Llopis eta Nahia Zudairerentzat festa bat izango direla ematen du. Biak lehiatu ziren Tokioko hitzordu […]

26
maiatza
2024
Albisteak

Salma Solaunek hiru domina irabazi ditu Budapesteko Europako Txapelketan

Basque Teameko gimnastak urrea bereganatu du ariketa mistoko finalean, zilarra bost uztaien finalean eta brontzea all-around-ean Salma Solaun arabarrak, Ana Arnauk, Ines Berguak, Patricia Perezek eta Mireia Martinezek osatutako taldeak maila handiko azken probari ekin dio asteburu honetan, 2024ko Parisko Joko Olinpikoen aurretik, eta irudi bikaina emanez eta uda honetako hitzordu handiari begira podiumera igotzeko […]

21
maiatza
2024
Albisteak

Virginia Diaz Basque Teameko arraunlaria Pariseko Joko Olinpikoetarako sailkatu da

Virginia Diaz bere bigarren Olinpiar Jokoetarako sailkatu da gaur Luzernan jokatu den aurreolinpikoko estropada irabazita. Virginiak lehen postuan bukatu du “single scull” lehiaketa, behetik gora bikain eginez eta 07:48.16ko denbora markatuz. Aurelia-Maxima Katharina Janzen suitzarra (07:49.85) eta Nina Kostanjsek esloveniarra (07:59.39) gainditu ditu podiumaren gorengo tokian kokatzeko. Orain dela bi egun jokatutako sailkapen estropadan Virginiak […]

20
maiatza
2024
Piraguismoa

BAT TO PARIS (4. kapitulua): Eslalom piraguismoa / ‘Motibazioak bere horretan dirau’

Hiru domina olinpiko, 2012ko Londresko brontzea, 2016ko Rioko urrea eta 2021eko Tokioko zilarra irabazi ondoren, Maialen Chourrautek ilusio eta garaipen gogo berarekin jarraitzen du. Eslalom-piraguismoa bizimodu bat da berarentzat, eta horri lotuta egongo da beti. Bere motibazioak bere horretan jarraitzen du eta ziklo honetan indartu egin da programa olinpikoan modalitate berri bat sartu ondoren: kayak […]

16
maiatza
2024
Piraguismoa

Maialen Chourraut buru duen eslalom-piraguismoko taldea da ‘BAT To Paris’ saioaren laugarren ataleko protagonista

Dokumental saila osatzen duten 10 kapituluak igande goizetan eskaintzen dira ETB1eko ‘Helmuga’ programan (11:30) Aste honetan, Basque Team Fundazioak bultzatutako ‘BAT To Paris’ telesailak eslalom-piraguismoa izango du protagonista, ‘Motibazioak bere horretan dirau’ izeneko atalean. Hiru domina olinpiko, 2012ko Londresko brontzea, 2016ko Rioko urrea eta 2021eko Tokioko zilarra irabazi ondoren, Maialen Chourrautek ilusio eta garaipen gogo berarekin jarraitzen du. […]

14
maiatza
2024
Surfa

Nadia Erostarbek hirugarren postuan bukatu du Challenger Serieetako Sydney Pro txapelketan

Basque Teameko surflariak CTra iristeko eta historia egiten jarraitzeko pausoak ematen segitzen du Nadia Erostarbek xarma berezia dauka. Makilatxo batekin ukitutako pertsona horietakoa da; argi geratzen da hori surfeatzen hasten den unetik. Talentua du, iratxoa du, eta zerbait ulertezina, berezia egiten duena. Horretaz gain, zarata handirik atera gabe aurrera doan pertsona horietakoa da. Horrela lortu […]

#basqueteam

agenda

Uztaila 2024

1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31

basqueteam