basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Eusko Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
16
maiatza
2024
Piraguismoa

Maialen Chourraut buru duen eslalom-piraguismoko taldea da ‘BAT To Paris’ saioaren laugarren ataleko protagonista

Dokumental saila osatzen duten 10 kapituluak igande goizetan eskaintzen dira ETB1eko ‘Helmuga’ programan (11:30) Aste honetan, Basque Team Fundazioak bultzatutako ‘BAT To Paris’ telesailak eslalom-piraguismoa izango du protagonista, ‘Motibazioak bere horretan dirau’ izeneko atalean. Hiru domina olinpiko, 2012ko Londresko brontzea, 2016ko Rioko urrea eta 2021eko Tokioko zilarra irabazi ondoren, Maialen Chourrautek ilusio eta garaipen gogo berarekin jarraitzen du. […]

14
maiatza
2024
Surfa

Nadia Erostarbek hirugarren postuan bukatu du Challenger Serieetako Sydney Pro txapelketan

Basque Teameko surflariak CTra iristeko eta historia egiten jarraitzeko pausoak ematen segitzen du Nadia Erostarbek xarma berezia dauka. Makilatxo batekin ukitutako pertsona horietakoa da; argi geratzen da hori surfeatzen hasten den unetik. Talentua du, iratxoa du, eta zerbait ulertezina, berezia egiten duena. Horretaz gain, zarata handirik atera gabe aurrera doan pertsona horietakoa da. Horrela lortu […]

13
maiatza
2024
Triatloia

BAT TO PARIS (kapitulo 3): Paratriatloia / ‘Etengabeko hasi-beharra’

Rakel Mateok oztopo askori egin behar izan die aurre bere bizitzan. Lehenengo anorexiari, eta gero, duela bi hamarkada baino gehiago, hanketako bat inmobilizatu zion lan-istripuari. Baina Rakel ez zen amildu; hori jazo beharrean, gertakari hark bizitza aldatu zion, alderdi batzuetan hoberako. Rakel txirrindularitzan hasi zen eta gero triatloira pasa zen, 2016an Rio de Janeiroko Jokoetarako […]

12
maiatza
2024
Albisteak

Salma Solaun Basque Teameko gimnastak urrezko bi domina eta brontzezko bat irabazi ditu Portimaoko Munduko Kopan

Salma Solaunek arrakasta izaten jarraitzen du. Pariseko Jokoetarako bidean metalak iristen ari dira etengabe, eta bi ariketen muntaketak, bost uztaiena zein zinta eta pilotarena, gero eta finkatuago daude. Salma Solaun, Ines Bergua, Ana Arnau, Mireia Martinez eta Patricia Perezen taldeak bigarren urtez jarraian irabazi zuen atzo Portimãoko (Portugal) Munduko Kopako sailkapen nagusia. Taldeak publikoa eta […]

12
maiatza
2024
Piraguismoa

Begoña Lazcano Basque Teameko piraguista Pariseko Jokoetarako sailkatu da

Pasaitarrak K1-500 metrokoan lortu du txartela, Szegedeko Munduko Kopan Begoña Lazcano 2016ko Rio de Janeiroko Jokoei dagokien zikloa hasi zenetik sailkapen olinpikoaren atzetik ibili da. Berea bide gogorra izan da, eta bere lehen Jokoak izango direnentzako paseak luze jo du. Begoña sailkapenaren bila ibili da, une oro piraguismoaren aldeko apustua eginez eta hiru ziklo olinpikotan […]

11
maiatza
2024
Mahai-tenisa

Iker Sastrek brontzezko domina lortu du Esloveniako Irekian

Basque Teameko beka duen mahai-teniseko jokalaria podiumera igo da Miguel Angel Toledorekin batera binakako txapelketan Pariseko Joko Paralinpikoetarako txartela poltsikoan duela, Iker Sastre Frantziako hitzordu handian metal bat eskuratzeko faboritoetako bat da, denboraldi honetan jokatutako nazioarteko txapelketetan erakutsitako mailaren arabera. Egipton, Ikerrek zilarrezko domina eskuratu zuen binakako txapelketan. Esloveniako Irekian, mundu mailan zorrotzenetakoa den horretan, […]

09
maiatza
2024
Mahai-tenisa

Ander Cepasek brontzea poltsikoratu du Esloveniako Irekian

Basque Teamek eta Euskadiko Mahai Tenis Federazioak bultzatutako bikaintasun proiektuko kidea podiumera igo da modalitatean maila handia duen lehiaketetako batean Egipton lortutako zilarraren eta Brasilen eskuratutako urrearen ondoren, Ander Cepasek metalak biltzen jarraitzen du denboraldi honetan. 19 urterekin mundu guztia harrituta utzi du batez ere azken bi urteetan izan duen progresioarekin. Mahai-tenis egokituan etorkizun oparoa izatetik, […]

09
maiatza
2024
Triatloia

‘BAT To Paris’ saioaren hirugarren atalak Rakel Mateo paratriatletaren hobetze-istorioa kontatzen du

Dokumental sorta osatzen duten 10 atalak igande goizez eskaintzen dira ETB1eko ‘Helmuga’ programan (11:30) Aste honetan, Basque Team Fundazioak ekoiztutako ‘BAT To Paris’ telesailak Rakel Mateo paratriatletaren istorio hunkigarria kontatuko du, ‘Etengabeko hasi-beharra’ izeneko kapituluarekin. Rakel Mateok oztopo askori egin behar izan die aurre bere bizitzan. Lehenengo anorexiari, eta gero, duela bi hamarkada baino gehiago, hanketako bat inmobilizatu […]

06
maiatza
2024
Surfa

BAT TO PARIS (kapitulu 2): Surf / ‘Ustekabekoa egia bihurtuz’

Kapitulu honen protagonista nagusia Nadia Erostarbe da, azken urtean gehien nabarmendu den euskal surflaria. Sailkapen olinpikoa bilatzeaz gain, estatu mailan WCT zirkuitora, zirkuitu gorenera, igotzen lehen emakumea izatetik oso gertu egon da. Emisioaren ardatza Nadiaren istorioa da, hasieratik gaur egunera arte, baina narrazioan pisu handia hartzen du, flashbackak erabiliz, 2024ko otsailean Puerto Ricoko Munduko Txapelketan […]

05
maiatza
2024
Albisteak

Clara Azurmendik, Basque Teamek bekatutako badminton jokalariak, bigarren postua bereganatu du Mexican International Challenge txapelketan

Clara Azurmendi lehen zerrendaburua zen Guadalajarako Mexican International Challengean eta itxaropen onak bete ditu txapelketako podiumera igotzean. Txapelketan zuzenean final-zortzirenetan egin zuen debuta, Iona Gualdi argentinarraren aurka, eta ez zuen huts egin, 21-9 eta 21-8 irabazi baitzuen 17 minututan. Nahiko erraz poltsikoratu zuen final-laurdenetarako txartela. Hurrengo fasean Fernanda Munar perutarra zuen zain, Cecilia Madera mexikarrari […]

02
apirila
2024
Surfa

‘BAT To Paris’ dokumental sortaren bigarren atalak surfa izango du ardatz

Dokumental-bilduma osatzen duten 10 atalak igande goizez eskaintzen dira ETB1eko ‘Helmuga’ programan (11:30) Aste honetan, Basque Team Fundazioak ekoiztutako ‘BAT To Paris’ telesailak surfa izango du ardatz, ‘Ustekabekoa egia bihurtuz’ izeneko atalarekin. Kapitulu honen protagonista nagusia Nadia Erostarbe da, azken urtean gehien nabarmendu den euskal surflaria. Sailkapen olinpikoa bilatzeaz gain, estatu mailan WCT zirkuitora, zirkuitu gorenera, igotzen lehen emakumea izatetik […]

29
apirila
2024
Besteak

BAT TO PARIS (kapitulu 1): Skate / ‘Aire berriak olinpismoan’

Kapituluak, hasteko, ‘La Kantera’ aipatzen du, Euskadiko lehen skateparketako bat, kirol honetan aitzindari izan zirenetako batzuek sortu zutena. Horien artean egon zen Alain Goikoetxea, estatuko egungo hautatzailea. Bere eskutik skateak dituen bi modalitateak aipatzen dira atalean, park eta street, eta bakoitzean egungo euskal izar handienei ematen zaie protagonismoa: Naia Laso bermeotarrari eta Afrika Criado gasteiztarrari. Biek […]

#basqueteam

agenda

Uztaila 2023

1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31

basqueteam