basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Eusko Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
Eibar
13
maiatza
2021
Albisteak

‘BAT To Tokio’ saioaren seigarren atala aulkiko saskibaloiari eskainiko zaio

Aste honetan, Basque Team Fundazioaren Akhonmedia ekoiztetxeak egindako saioak saskibaloi egokitua du ardatz eta Asier Garcia, Txema Avendaño, David Mouriz, Agurtzane Egiluz eta Beatriz Zudaire ditu protagonista. ‘Historia egitera, familian’ izenburua duen atala maiatzaren 16an izango da ikusgai, 11:30ean, ETB 1eko ‘Helmuga’ saioan. Ondoren, atal guztiak ikusi ahal izango dira (euskaraz eta gaztelaniaz) Basque Team Fundazioaren youtube […]

10
maiatza
2021
Arraunketa

BAT To Tokio: ‘Diziplinak erakusten du bidea’

Atal honek euskal arraunketa olinpikoa du ardatz, gaur egun modalitate honetan aipagarriak diren emakumeen istorioetan sakonduz. Kapituluak Virginia Díaz du gidaritzat, Tokioko Joko Olinpikoetarako txartela poltsikoan duen Basque Teameko bekaduna. Bera da saioan agertzen diren beste bi arraunlarien erreferentzia: Ondiz Lekubarri eta Aitzpea Gonzalez. Hiru kirolariek badakite batzuetan helburuak lortzen dituztela eta beste batzuetan ez, baina, edonola ere, badakite […]

09
maiatza
2021
Albisteak

Miren Lazkano, Europako txapeldun

Basque Teamek bekatutako piraguistak urrea irabazteko jaitsiera zaila bideratzen jakin du Ivreako kanalean Miren Lazkanok hiru txapelketa inguru egin ditu Ivreako kanalean (Italia), baina aitortu du eszenatoki zaila dela, eta, batzuetan, erabat aldatzen duela prestaketa jardunaldietan prestatutakoa. Gaurko ibilbidea ez zen batere erraza, baina donostiarrak lehen postuan bukatzeko zailtasunak gainditu ditu, Teresa Fiserova txekiarraren eta […]

07
maiatza
2021
Arraunketa

Emakumezkoetan arraunketa olinpikoak bizi duen unea nabarmentzen da ‘BAT To Tokio’ saioaren bosgarren atalean

Dokumental saila osatzen duten 10 atalak igande goizetan emititzen dira ETB 1eko ‘Helmuga’ programan Akhonmedia ekoiztetxeak Basque Team Fundazioarentzat egindako saioak euskal arraunketa olinpikoa du ardatz aste honetan, gaur egun modalitate honetan aipagarriak diren emakumeen istorioetan sakonduz. ‘Diziplinak erakusten du bidea’ izenburua duen atala maiatzaren 9an izango da ikusgai, 11:30ean, ETB 1eko ‘Helmuga’ saioan. Ondoren, atal guztiak […]

04
maiatza
2021
Atletismoa

BAT To Tokio: ‘Pazientzia’

Atal honek Carlos Tobalina, Odei Jainaga eta Arantza Moreno jaurtitzaileen eta Maialen Axpe pertika jauzilariaren istorioa erakusten digu. Kapituluaren protagonista guztiek pazienteak izateko beharra dute, bakoitzak bere diziplinan aurrera egiteko; izan ere, pertika jauziek eta xabalina edo pisu jaurtiketek oso lan espezifikoa eta teknikoa eskatzen dute. Carlos Tobalinarentzat Tokiokoak bere bigarren Jokoak izango lirateke Rio de […]

03
maiatza
2021
Atletismoa

Odei Jainagak xabalina jaurtitzen erakusten digu, haurtzarotik jarduera fisikoa bultzatzeko Basque Team eta Ausolanen ‘Aktiba zaitez’ kanpainan

Ausolan elkarteak, taldeentzako sukaldaritza egiten duen enpresak, eta Basque Team Fundazioak, goi mailako euskal kirol minoritarioa sustatzen duen erakundeak, ‘Aktiba zaitez’ izeneko kanpaina bat jarriko dute abian, haurtzarotik bizimodu osasungarriaeta jarduera fisikoa bultzatzeko. ‘Aktiba zaitez’ kanpaina hirugarren hiruhilekoan garatuko da Euskadiko ikastetxeetako jantokietan. Bazkalorduko aisialdia aprobetxatuz, proiektuak “ikastetxeetan eguerdiarekin lotutako espazioak dinamizatzea, ingurumenarekiko ohitura osasungarriak eta arduratsuak sustatzea eta kirol desberdinak […]

29
apirila
2021
Atletismoa

Tobalinak, Morenok, Jainagak eta Axpek atletismoko jaurtiketak eta jauziak erakutsiko dizkigute ‘BAT To Tokio’ saioaren aste honetako atalean

Dokumental saila osatzen duten 10 atalak igande goizetan emititzen dira ETB 1eko ‘Helmuga’ programan Akhonmedia ekoiztetxeak Basque Team Fundazioarentzat egindako saioak atletismoaren zati bat ekarriko digu aste honetan, Carlos Tobalina, Odei Jainaga eta Arantza Moreno jaurtitzaileen eta Maialen Axpe pertika jauzilariaren istorioa, hain zuzen ere. ‘Pazientzia’ izeneko atala maiatzaren 2an izango da ikusgai, 11:30ean, ETB 1eko ‘Helmuga’ […]

26
apirila
2021
Igeriketa

BAT To Tokio: ‘Belaunaldi berri bat’

Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire igerilariei eskainitako atala. Bertan, 2021eko abuztuaren 24tik irailaren 5era bitartean jokatuko diren Tokioko Paralinpiar Jokoetarako nola prestatzen diren kontatzen dute. Iñigo eta Nahia igeriketa egokituaren promesa berriak dira, Paralinpiar Jokoetan 16 domina pilatu zituen Richard Oribe handiak markatutako bideari jarraitzen dion belaunaldi berri bateko izarrak.

22
apirila
2021
Igeriketa

Iñigo Llopisek eta Nahia Zudairek igeriketa egokitua hurbilduko digute ‘BAT To Tokio’ saioaren hirugarren atalean

Dokumental saila osatzen duten 10 atalak igande goizetan emititzen dira ETB 1eko ‘Helmuga’ programan Aste honetan, Basque Team Fundazioarentzat Akhonmedia ekoiztetxeak egindako saioak igeriketa izango du ardatz, ‘Belaunaldi berri bat’ izeneko atalean. Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire igerilari gipuzkoarrek 2021eko abuztuaren 24tik irailaren 5era Tokion egingo diren Paralinpiar Jokoak nola prestatu dituzten kontatuko dute. Atala apirilaren 25ean […]

20
apirila
2021
Piraguismoa

Iñigo Peñak Jokoetarako txartela ziurtatu du, Paco Cubelosekin batera, Estatuko hautaketa probak irabazita

Iñigo Peña eta Paco Cubelos munduko txapeldunordeek Tokioko Jokoetan parte hartuko dutela ziurtatu dute gaur, Trasonan (Asturias) hasi diren piraguismoko kontrol nazionaletan K2-1.000 metroko proba irabazi ostean. Cubelosekin K2 1.000 metroko ontziarentzat plaza lortu zuen Szegeden (Hungaria) 2019an jokatu zen Munduko Txapelketan, baina gaur Tokiorako sailkatutako piraguista olinpikoen zerrendan bere izena gehitu du, Maialen Chourraut […]

19
apirila
2021
Surfa

BAT To Tokio: ‘Lehenengo olatua’

Atal honetan Aritz Aranburu, Nadia Erostarbe, Ariane Ochoa, Garazi Sanchez, Leticia Canales eta Andy Criere Basque Teameko surflariek euren kirola nola egiten hasi ziren eta Tokioko Jokoetarako nola prestatu diren kontatzen dute. Tokion lehen aldiz sartuko da surfa programa olinpikoan.

16
apirila
2021
Surfa

Leticia Canalesek surfa egitera gonbidatzen gaitu Basque Teamek eta Ausolanek abian jarri duten ‘Aktiba zaitez’ kanpainan

Ausolan elkarteak, taldeentzako sukaldaritza egiten duen enpresak, eta Basque Team Fundazioak, goi mailako euskal kirol minoritarioa sustatzen duen erakundeak, ‘Aktiba zaitez’ izeneko kanpaina bat jarriko dute abian, haurtzarotik bizimodu osasungarriaeta jarduera fisikoa bultzatzeko. ‘Aktiba zaitez’ kanpaina hirugarren hiruhilekoan garatuko da Euskadiko ikastetxeetako jantokietan. Bazkalorduko aisialdia aprobetxatuz, proiektuak “ikastetxeetan eguerdiarekin lotutako espazioak dinamizatzea, ingurumenarekiko ohitura osasungarriak eta arduratsuak sustatzea eta kirol desberdinak […]

#basqueteam

Begoña Lazcano

@EnekoEgiguren @JesusBuzon 😂😂😂

0

Irantzu García

This is such a great opportunity for young curlers! 🥌👌🏼 https://t.co/rB5hBpzH09

2

Irantzu García

@martibk I am just outside of Bilbao, I’ll buy it via Casa del Libro 😍 thank you so much! Can’t wait to enjoy the book.... and the cooking!

0

Richard Oribe (enbaxadorea)

@TatiGarmendia @EnekoGoia @BalonmaBeraBera Soy Richard Oribe te dicer a tod@s los jugadores os grande a las chicas… https://t.co/ptzezQohUh

0

Richard Oribe (enbaxadorea)

@BalonmaBeraBera Claro claro las chicas

0

Ander Elosegi

@matalaz Bai

0

Bárbara Pla

@NutGuauGuau T’has deixat als militars!

0

Tania Calvo

@eukenee13 @josefuentesdp Baliteke eh 😂🤣

0

agenda

Ekaina 2021

1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30

basqueteam