basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Eusko Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
Eibar
04
abendua
2022
Snowboard-a

Lucas Eguibarrek laugarren amaitu du Les Deux Alpeseko Munduko Kopan

Basque Teameko snowboarderra podium postuetan izan da denboraldiko lehen Munduko Kopako azken txanpara arte, Visintinek eta Grondinek gainditu duten arte Denboraldia ondo hastea oso garrantzitsua da, eta hori egin du Lucas Eguibarrek. Are gehiago aurtengoa denboraldi oso garrantzitsua dela kontuan hartuta. Jokoan dago donostiarrak 2015ean irabazi zuen Kristalezko Globo ospetsua, baina baita martxoan, Bakurianin (Georgia) […]

28
azaroa
2022
Mahai-tenisa

“Domina sinestezina eta historikoa izan da”

Iker Sastre mahai-tenis egokituko jokalariak Granadako Munduko Txapelketako binakako txapelketan lortutako zilarraren garrantzia azpimarratu du Iker Sastre, Basque Teamen beka duen mahai-teniseko jokalaria, atzera begira jarri da Pariseko, Montenegroko, Txekiar Errepublikako eta Granadako Munduko txapelketetan lortutako podiumen ostean, denboraldi emankorraren balantzea egiteko. “Denboraldi gogorra eta luzea izan da, baina inoiz baino hobeto prestatu dugu, gero […]

24
azaroa
2022
Triatloia

Rakel Mateo paratriatletak bosgarren postuan amaitu du Abu Dhabiko Munduko Txapelketa

Rakel Mateok ez du inoiz amore ematen. Bizitza ulertzeko duen moduak bidean planteatzen zaion erronka bakoitza gainditzen saiatzera eramaten du. Gaur jokatu den Abu Dhabiko Munduko Txapelketako PTS2 kategorian (desgaitasun fisiko larria duten eta zutik lehiatzen diren kirolariak), Mungiako kirolariaren helburua proba amaitzea zen, eta lortu du, helmugara bosgarren postuan iritsiz, ordubete, 37 minutu eta […]

20
azaroa
2022
Albisteak

Clara Azurmendi Basque Teameko badminton jokalariak bigarren bukatu du Peru Challengean

Azurmendik erretiratu egin behar izan du finaleko lehen setean, orkatila minduta baitu atzoko finalerdian jasandako bihurdura batengatik Donostiarra txapelketako lehen faboritoa zen eta aurreikuspenak bete egin dira. Clara finalera iritsi da, baina ezin izan du baldintza onenetan jokatu, finalerdietako norgehiagokan bihurdura izan eta eskuin orkatila minduta utzi baitzuen. Basque Teameko kirolariak txapelketa bikaina egin du. […]

13
azaroa
2022
Txirrindularitza

Tania Calvok zilarrezko domina jantzi du aurtengo UCI Track Champions Leagueko lehen proban

Oso emanaldi ederra sinatuta, Tania Calvo txirrindulariak zilarrezko domina irabazi du Palmako Illes Balears Velodrom delakoan, scratch proban bigarren amaitu ondoren. Taniak zutik jarri du Mallorcako publikoa. Bertako jendeak ondo ezagutzen du, arabarrak bere kirol ibilbidearen zati bat irla balearretan igaro baitu. Gasteiztarrak duela pare bat urte etxera itzultzea erabaki zuen eta abiadura utzi eta […]

11
azaroa
2022
Tiro olinpikoa

Ager Solabarrietak tiro egokituko Munduko txapelketa irabazi du

Basque Teameko bikaintasun proiektuako tiratzaileak urrea irabazi du Al Ainen (Arabiar Emirerri Batuak), hamar metrokoan, aire karabinarekin, ikusmenean desgaitasuna duten pertsonen kategorian Bere jantzi berezia gainean zuela, bost kiloko aire konprimatuzko karabinarekin, eta kontzentratzeko gaitasun ikaragarriarekin, Ager Solabrrietak zehaztasun harrigarriarekin entzuten du eta bala bakoitza hamar metrora dagoen diana batean iltzatzen du. Maite Badiola bere […]

08
azaroa
2022
Mahai-tenisa

Zilarrezko domina historikoa Iker Sastrerentzat mahai-tenis egokituko Munduko Txapelketan

Basque Teameko kirolaria, Miguel Angel Toledorekin batera, podiumeko bigarren tokira igo da binakakoan, Granadan jokatzen ari diren  Munduko txapelketan Inoiz ez da halakorik gertatu estatu mailan. Txandak pasatzen joatea eta Munduko Txapelketa bateko finalerdietara iristea gauza bikaina zen. Hala ere, zilarrezko domina zintzilikatzeak txapelketa zoragarri bati ukitu distiratsua jartzea ekarri die Iker Sastreri eta bere […]

08
azaroa
2022
Albisteak

Maialen Chourraut Basque Teameko piraguistak Euskaraldian parte hartzera animatu ditu herritarrak

Euskaraldia hasteko hamar egun falta direla, herritarrek ariketa sozialean parte hartu eta izena emateko deia egin dute Donostian hainbat eragilek, tartean hiru aldiz domina olinpikoa irabazi duen piraguistak Izen ematea izenematea.euskaraldia.eus gunean egiten ari dira ahobizi eta belarriprestak Herriz herri txapa banaketa hasia dago eta ariketa egiteko txapen erabilerak garrantzia handia duela azpimarratu dute antolatzaileek […]

31
urria
2022
Patinajea

Patxi Peula Basque Teameko patinatzaileak zilarrezko domina irabazi du World Skate Gamesetako 10.000 metroko puntu-kanporaketan

Gaurkoa arabar kirolariaren bederatzigarren domina da Munduko txapelketetan Bat gehiago; ez du amaierarik. Patxi Peula patinatzaileak podiumarekin duen hitzorduari leial eusten dio nazioarteko txapelketetan. Iaz zilar bat lortu zuen Kolonbiako Ibagué herrian jokatutako Munduko Txapelketan, zirkuituko 10.000 metrokoan, eta aurten beste metal bat pilatu du Argentinan, Buenos Airesen eta San Juanen jokatzen ari diren World […]

02
urria
2022
Atletismoa

Elena Loyo Basque Teameko atletak irabazi du Donostiako maratoi erdia

Elena Loyo berak adierazi duen bezala, Donostiako lasterketak irribarrea itzuli dio. Munichen abuztuan jokatutako Europako Txapelketan 18. postua eta taldekako zilarrezko domina lortu zituen arren, lehiaketak zapore gazi-gozoa utzi zion. Gaur Donostian egin den maratoi erdian, ordea, arabarrak, garaipena lortzeaz gain, gozatu egin du, helmugara iristean islatu duen bezala. Emakumezkoen probak emozioa izan du ibilbidearen […]

24
iraila
2022
Surfa

Pauline Adok zilarrezko domina irabazi du Huntington Beacheko Munduko surf txapelketan

Pauline Ado azken unera arte borrokatu da ISAk antolatutako World Gamesetan podiumera igotzeko, Biarritzen 2017ko edizioan egin zuen bezala. Ordukoan urrea eraman zuen, eta honetan oso gertu egon da, finalaren zati handi bat lehen postuan joanez. Egunak hasiera zaila izan du Angeluko surflariarentzat, ezin izan baitu lehiaketa nagusiko seigarren txanda gainditu. Emakumeen lehiaketa nagusiari ekiteko […]

23
iraila
2022
Albisteak

Nadia Erostarbe Huntingtoneko Munduko txapelketatik kanpo geratu da, bigarren aukerako zazpigarren kanporaketa gainditu ez duelako

Pauline Ado bosgarren kanporaketan nagusitu da eta aurrera jarraitzen du txapelketa nagusian Nadia Erostarbek aukera guztiak galdu ditu Huntingtongo Munduko Txapelketan jarraitzeko, ez baita gai izan errepeskari dagokion zazpigarren kanporaketa pasatzeko. Atzo txapelketa nagusitik kanpo geratu zen zarauztarra, eta txapelketa paraleloko bere lehen txanda gainditu zuen, surflariei Kaliforniako txapelketan jarraitzeko aukera ematen dien errepeskan. Hala […]

#basqueteam

Asier Garcia

@ItxasoErroteta @northernkings3 @BilbaoBSR @bilbaokirolak Eskerrik asko Itxaso

1

Asier Garcia

@mikel_gonzalezz @AthleticClub Zorionak @mikel_gonzalezz 👏👏👏. Seguru ilusio horregaz eta zure ezagutzagaz, lan bika… https://t.co/JjEy3PYZlF

0

Begoña Lazcano

@Nataliia331 @AidaBauza Me pasa a mí, creo😂

0

Begoña Lazcano

@OuzandeSara @barbarantella61 Pienso en mañana y sólo leo agota, agota, agota…

0

Ander Elosegi

@matalaz Bai, Irun-Hondarribia aldean esan ohi dugu

0

Ander Elosegi

@matalaz Goian-bian

0

Tania Calvo

Acaba de publicar una foto en Vélodrome, Roubaix https://t.co/IqjykI7xRl

0

Tania Calvo

@doriruano Muchas gracias por tus palabras Dori!! 🙏🏽🥰

0

agenda

Abendua 2022

1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31

basqueteam