basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Eusko Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
Eibar
24
iraila
2022
Surfa

Pauline Adok zilarrezko domina irabazi du Huntington Beacheko Munduko surf txapelketan

Pauline Ado azken unera arte borrokatu da ISAk antolatutako World Gamesetan podiumera igotzeko, Biarritzen 2017ko edizioan egin zuen bezala. Ordukoan urrea eraman zuen, eta honetan oso gertu egon da, finalaren zati handi bat lehen postuan joanez. Egunak hasiera zaila izan du Angeluko surflariarentzat, ezin izan baitu lehiaketa nagusiko seigarren txanda gainditu. Emakumeen lehiaketa nagusiari ekiteko […]

23
iraila
2022
Albisteak

Nadia Erostarbe Huntingtoneko Munduko txapelketatik kanpo geratu da, bigarren aukerako zazpigarren kanporaketa gainditu ez duelako

Pauline Ado bosgarren kanporaketan nagusitu da eta aurrera jarraitzen du txapelketa nagusian Nadia Erostarbek aukera guztiak galdu ditu Huntingtongo Munduko Txapelketan jarraitzeko, ez baita gai izan errepeskari dagokion zazpigarren kanporaketa pasatzeko. Atzo txapelketa nagusitik kanpo geratu zen zarauztarra, eta txapelketa paraleloko bere lehen txanda gainditu zuen, surflariei Kaliforniako txapelketan jarraitzeko aukera ematen dien errepeskan. Hala […]

22
iraila
2022
Surfa

Nadia Erostarbek ez ditu Huntington Beacheko Munduko Txapelketako final-laurdenak gainditu, baina txapelketan jarraitzen du, bigarren aukerakoari esker

Pauline Ado Angeluko kirolaria finalerdietan sartu da Gidoia behin eta berriz errepikatu da estatuko selekzioarentzat Huntington Beach-eko Munduko txapelketan. Adur Amatriainek eta Garazi Sanchezek azken unean galdu zuten atzo euren txandetan, eta gaur gauza bera gertatu da Nadia Erostarbek final-laurdenetan jokatu duen txandan. Basque Teameko kirolariak Sally Fitzgibbons australiarra, Sanoa Dempfle-Olin kanadarra eta Rachel Presti […]

21
iraila
2022
Surfa

Garazi Sanchez, Adur Amatriain eta Ruben Vitoria kanporatuta geratu dira Huntington Beacheko Munduko Txapelketan

Gaurkoa egun negargarria izan da euskal surflarientzat ISAko World Surfing Games-etan. Kaliforniako herrian lehiatzen ziren hiru euskaldunak, Garazi Sanchez bizkaitarra eta Ruben Vitoria eta Adur Amatriain gipuzkoarrak, txapelketatik kanpo geratu dira. Bigarren aukerakoaren hirugarren eta laugarren kanporaketei aurre egin behar zieten hirurek, txapelketa honek eskaintzen duen errepeska aprobetxatzeko, zirkuitu pribatuko probetan erabiltzen ez den lehiaketa […]

20
iraila
2022
Surfa

Nadia Erostarbe Basque Teameko surflaria Huntington Beacheko Munduko txapelketako final-laurdenetan sartu da

Garazi Sanchezek eta Adur Amatriainek ez dute hirugarren kanporaketa gainditu, baina lehiaketan jarraituko dute bigarren aukerakoaren bitartez ISAk (Nazioarteko Surf Elkarteak) antolatutako World Surfing Gamesetako jardunaldia ez da oso ondo hasi euskal surflarientzat, baina Nadia Erostarbe zarauztarrak lortutako final laurdenetarako paseak eguna goxatu du. Uretan sartzen lehena Adur Amatriain izan da gaur, lehiaketa nagusiko hirugarren […]

19
iraila
2022
Surfa

Garazi Sanchez eta Nadia Erostarbe Basque Teameko surflariak Huntington Beacheko Munduko Txapelketako hirugarren kanporaketan izango dira

Gizonezkoen taldean bi egun lehiatu ondoren, gaur emakumeak lehian sartu dira Kaliforniako hirian jokatzen diren World Gamesetan. Uretara sartu den lehen euskal surflaria Garazi Sanchez izan da, goizeko bederatziak eta hamarrak inguruan. Berak Huntingtonera joandako Basque Teameko komunikazio taldeari baieztatu dionez, hasiera batean lehenengoak txanda sinpleagoak izan arren, kosta egiten da lehiaketako lehen zatian izotzaldia […]

18
iraila
2022
Surfa

Ruben Vitoriak Munduko surf txapelketan jarraitzen du eta Keoni Lasa at geratu da bigarren aukerako bigarren kanporaketan

Ruben Vitoria izan da uretan sartu den lehen euskal surflaria. Eguneko lehen txanda egokitu zaio, zailenetako bat aurre-erreferentziarik ez izateagatik eta lehiaketa nagusiko bigarren txandan zortez egokitu zaizkion aurkariengatik. Zarauztarrak WCT-ko, munduko lehen mailako zirkuituan aritutako eliteko bi surflariren aurka jokatu behar izan du: Kolohe Andino estatubatuarra eta Federico Morais portugaldarra. Biek ala biek ez […]

17
iraila
2022
Surfa

Adur Amatriain hirugarren kanporaketara pasa da eta Ruben Vitoria bigarrenera Huntington Beacheko Munduko surf txapelketan

Keoni Lasak ezin izan du lehen txanda gainditu, baina txapelketan jarraitzen du bigarren aukeraren bitartez Adur Amatriain, Ruben Vitoria eta Keoni Lasa Zarauzko surflariek debuta egin dute Nazioarteko Federazioak antolatutako World Surfing Gamesetan, maila absolutuan. Adur Amatriainek eta Ruben Vitoriak indartsu hasi dute ISAk antolatutako Munduko Txapelketa. 51 naziotako 247 atleta ari dira lehian taldekako […]

12
iraila
2022
Surfa

Aitor Francesena Basque Teameko surflariak Estatu Batuetako Irekia irabazi, eta Munduko zirkuitua bereganatu du horrela

Badirudi Aitor Francesenaren gainditze-ahalmenak ez duela mugarik. Zarauzko surflaria Espainiako txapelduna da, Munduko txapeldun izan da 2016an eta 2020an, brontzea irabazi zuen 2017an eta laugarren izan zen 2018an eta 2021ean. Orain arte egindako guztiarekin pozik ez, eta erronka berri batekin bat egin nahi izan du: Adaptive Surfing Professionals World Championship Tour delakoarekin, 16 herrialdetako 90 […]

11
iraila
2022
Surfa

TXOSTENA: Huntington Beacheko munduko txapelketa

TXOSTENA JAITSI Huntington Beacheko Munduko txapelketan 8 euskal surflari izango ditugu lehian irailaren 16tik 24ra: Adur Amatriain, Andy Criere, Garazi Sanchez, Janire Gonzalez Etxabarri, Keoni Lasa, Nadia Erostarbe, Pauline Ado eta Ruben Vitoria. Informazio guztia (lekua, kirolarien profilak, Pariseko Jokoetarako sailkapen prozesua…) txostenean duzue, jaisteko prest. Basque Team Fundazioak Kaliforniatik kontatuko dizue dena.

28
abuztua
2022
Gimnasia

Salma Solaunek zilar bat eta bi brontze lortu ditu Cluj-Napocako World Challenge Cup txapelketan

Basque Team eta Euskadiko Gimnastika Federazioaren bikaintasun proiektuko kidea denboraldi bikaina egiten ari da taldekakoan Salma Solaunek aurtengo hitzordu handi guztietan dominaren bat irabazi du. Lehenengoa Iruñeko World Challenge Cup txapelketan lortu zuen: zilarra bost uztaiko finalean. Hurrengo hitzorduan, Portimaokoan, hiru aldiz igo zen podiumera, hiru zilarrezko domina eskuratuta: lehena lehiaketa orokorrean, bigarrena bost uztaiko […]

27
abuztua
2022
Surfa

Ariane Ochoa, Rip Curl Pro Anglet-eko txapeldunorde

Basque Teameko surflaria Yolanda Hopkinsek baino ez du gainditu WQS zirkuituari dagokion txapelketan Ariane 32 onenen kanporaketan sartu zen lehian; aurretik bizkaitarrak egin behar izan ez zituen beste bi kanporaketa jokatu ziren. Bertan Ainhoa eta Sara Leiceaga Urruñako surflariak eta Rachel Presti alemaniarra izan zituen aurkari. Arianek aurrera egin zuen txandako lehen postuan, 11.77ko puntuazioarekin, […]

#basqueteam

Begoña Lazcano

@CamilaMorison @OuzandeSara @AidaBauza 🤣🤣🤣

0

Begoña Lazcano

@CamilaMorison @OuzandeSara @AidaBauza Y empadronada en el municipio de La Llorería?

0

Ander Elosegi

@matalaz Bai, Irun-Hondarribia aldean esan ohi dugu

0

Ander Elosegi

@matalaz Goian-bian

0

Tania Calvo

Acaba de publicar una foto en Vélodrome, Roubaix https://t.co/IqjykI7xRl

0

Tania Calvo

@doriruano Muchas gracias por tus palabras Dori!! 🙏🏽🥰

0

Maialen Chourraut

@RFEPiraguismo @COE_es @europapress @20m @deportegob @CanoeEurope @mundodeportivo @PlanetCanoe @AS_masdeporte… https://t.co/bKoidu6QK6

0

Patxi Peula (embajador)

@iosebafernandez bien cierto es, todos son deportes y en todos cuesta llegar a lo mas alto. Ojala cambiaran las cosas, es muy injusto todo.

0

agenda

Abendua 2021

1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

basqueteam