Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.




#RoadtoTokyo2020
#GuztionAmetsa. Bihotz bera indartzen. Gogo bera biltzen. Bide bera osatzen. Helburu bera amesten.
Gure kirolari sailkatuak Tokio 2020rako
Klara Olazabal Basque Teameko piraguistak izendapenik gabeko plaza olinpikoa lortu du Parisko Jokoetarako
Irungo palistak eta Miren Lazkanok ezin izan dute gaur kanoako finalerako txartela bereganatu Lee Valleyko Munduko Txapelketan Basque Team Fundazioaren beka duten Klara Olazabal eta Miren Lazkano piraguistek ezin izan dute Enfielden jokatzen ari den eslalom piraguismoko Munduko Txapelketan finalaurrekoko txanda igaro. Hala ere, altxor handiagoa poltsikoratu dute: datorren urtean jokatuko diren Parisko Jokoetarako plaza olinpikoa. […]
Maialen Chourrautek eta Pau Echanizek Lee Valleyko Munduko Txapelketako finalerdietarako txartela lortu dute
Olatz Arreguik ezin izan du sailkapen kanporaketa gainditu Maialen Chourrautek eta Pau Echanizek eslalom piraguismoko Lee Valleyko Munduko txapelketako finalerdietarako txartela lortu dute gaur, kayaken banakako lehen jardunaldian. Hiru domina olinpiko dituen palistak argi du zein den bere helburua Munduko txapelketa honetan; hau da, 2024ko Pariseko Jokoetarako plaza bat lortzea, horregatik ez du aukera galdu […]
Miren Lazkano eta Klara Olazabal finalerdietara pasa dira Lee Valleyko eslalom piraguismoko Munduko Txapelketan
Miren Lazkanok eta Klara Olazabalek finalerdietarako txartela lortu dute Ingalaterrako Lee Valley kanalean jokatzen ari den ur bizietako Munduko txapelketan. Biek egin dute, gainera, lehen jaitsieran, bigarren jaitsiera bat jokatu behar izan gabe. Munduko txapelketako lehiaketa banakako lehiaketan zentratu da gaur, atzo jokatutako patruilak edo taldekako lehiaketak atzean utzita. Gaur kanoen txanda izan da eta […]
Maialen Chourraut eta Olatz Arregui piraguistek zilarra lortu dute Laia Sorribesekin batera Lee Valleyko Munduko Txapelketako taldekakoan
Maialen Chourraut hiru domina olinpikoren jabeak eta Olatz Arreguik, (biak Basque Team Fundazioaren aldeko bekadunak), podiumeko bigarren tokira igo dira Laia Sorribesekin batera, gaur Lee Valleyn (Ingalaterra) hasi den eslalon piraguismoko Munduko Txapelketako kayakeko patruilen proban. Lehiaketako lehen jardunaldia taldekako probei eskainita egon da, eta ez da batere gaizki joan euskal palistentzat. Maialen Chourrautek, Olatz […]
iraila
2023 Piraguismoa
TXOSTENA: Lee Valleyko eslalom piraguismoko Munduko txapelketa
TXOSTENA JAITSI Lee Valleyn (Ingalaterra) jokatuko duten eslalom piraguismoko Munduko txapelketan 5 euskal kirolari izango ditugu lehian irailaren 19tik 24ra: Maialen Chourraut, Miren Lazkano, Klara Olazabal, Olatz Arregui eta Pau Echaniz. Pariseko 2024rako plazak jokoan izango dira bertan. Informazio guztia (agenda, lekua, kirolarien profilak, sailkapen prozesuak …) txostenean duzue, jaisteko prest. Basque Team Fundazioak handik kontatuko dizue dena.
Salma Solaunek Valentziako gimnastika erritmikoko Munduko Txapelketa bi dominarekin bukatu du: brontzea sailkapen nagusian eta zilarra bost uztaien finalean
Gainera, Basque Teameko kirolariak laugarren postua lortu du pilota eta zinten finalean Salma Solaun arabarrak, Ana Arnauk, Ines Berguak, Mireia Martinezek eta Patricia Perezek osatutako taldeak beste bi domina eskuratu ditu bere palmares bikaina gehiago aberasteko. Gimnastek hiru brontze eskuratu zituzten Sofiako Munduko Txapelketan, 2022an, zilar bat Tel Aviveko Europako Txapelketan, 2022an, beste brontze bat […]
Iñigo Peñak brontzea lortu du Duisburgeko Munduko txapelketako K2-500 metroko mistoan
Basque Teameko kirolariarentzat hau bigarren domina da Munduko txapelketa honetan, atzo K2-1.000 metrokoan lortutako urrezkoaren ondoren Iñigo Peñak brontzezko domina eskuratu du K2-500 metro mistoko A finalean, Barbara Pardorekin batera, Duisburgon (Alemania) jokatu den Munduko Txapelketako azken jardunaldian. Sailkatze txandan Iñigo eta Barbarak euren serieko bigarren denborarik onena egin zuten (01:35.339), Lena Roehlingsek eta Jacob […]
Nadia Erostarbe surflariak hirugarren amaitu du Pro Anglet txapelketan
Nadia Erostarbek urrats sendoak ematen jarraitzen du azken asteetan zirkuitu pribatuaren barruan. Bosgarren izan zen Challenger Serieetako Ballito Pro eta US Openean ere, joan den astean Lacanau Pro txapelketa irabazi zuen eta gaur Qualifying Serieetako, 3,000 kategoriako, Rip Curl Pro Angleteko final berri batean sartzetik oso gutxira geratu da. Basque Teameko beka duen kirolariak hirugarren […]
Higinio Riverok Pariseko Jokoetarako txartela lortu du
Piraguistak seigarren amaitu du Duisburgoko Munduko txapelketako VL2-200 metroko finalean Higinio Riverok lortu du Duisburgon (Alemania) jokatzen ari den Munduko sprint piraguismo txapelketan joan aurretik zeukan helburu nagusia. Bizkaitarrak seigarren postuan bukatu du VL2-200 metroko A finala eta horrela ziurtatu du 2024ko Pariseko Jokoetarako txartela. Frantziako hiriburukoak bigarren Jokoak izango dira Basque Team Fundazioaren beka […]
Iñigo Peña nagusi, Duisburgoko Munduko txapelketako K2-1.000 metrokoan
Zumaiarrak urrea eskuratu du Pedro Vazquez asturiarra taldekide duela Iñigo Peñak urrea jantzi du gaur goizean Duisburgon (Alemania) jokatzen ari den Munduko txapelketan. Gipuzkoarrak Pedro Vazquezekin batera hartu du parte K2ko finalean, 1.000 metroko distantzian, eta urrea eskuratu du saio bikain batean, batez ere probaren azken zatian jaun eta jabe izanda. Finalerako sailkatu ziren zuzenean, […]
Nadia Erostarbe surflariak Caraïbos Lacanau Pro txapelketa irabazi du
Nadia Erostarbek une gozoa bizi du. Fisikoki eta teknikoki zarauztarrak azken hitzorduetan erakutsi du dohainez beteriko etapa bat igarotzen ari dela. Bosgarren izan zen hilabete honetan bertan Challenger Serieetako US Openean eta gaur garaipena lortu du Grande Plage, Lacanau Océan, Gironden, Frantzian. Qualifying Serieen barruko Lacanau Pro txapelketan, Nadia Erostarbe 32 onenen kanporaketan lehiatzen hasi […]
Asier Garciak zilarra eskuratu du Rotterdameko Europako Txapelketan
Basque Teameko gurpildun aulkiko saskibaloiko jokalariaren selekzioak 53-74 galdu du finalean Britainia Handiaren, bere mamu beltzaren, aurka Asier Garcia buru duen taldeak aise bete du bere helburua Europako txapelketan, alde batetik zilarrezko domina lortuz, eta bestetik 2024ko Pariseko Joko Paralinpikoetarako txartela ziurtatuz. Frantziako hiriburukoak laugarren Jokoak izango dira bilbotarrarentzat, 2012an Londresekoak, 2016an Rio de Janeirokoak […]
#basqueteam
agenda
Urria 2023
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 | 31 |