basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Eusko Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
28
otsaila
2024
Albisteak

Surflari euskaldun guztiek aukerekin jarraitzen dute Puerto Ricoko Munduko Txapelketan

Lehiaketa nagusia eta bigarren aukerakoa aldi berean jokatu dira gaur Puerto Ricoko Arecibo herrian egiten diren World Surfing Gamesetan, El Rastrial eta El Picoko podiumetan. Lehiaketa nagusiari dagokionez, Nadia Erostarbek, Joan Duruk eta Andy Crierek beste pauso bat eman dute plaza olinpikora bidean, laugarren kanporaketan kokatuz jada. Nadia Erostarbek esan du lasai dagoela eta bere […]

27
otsaila
2024
Surfa

Keoni Lasa, Kai Odriozola eta Janire Gonzalez-Etxabarri errepeskako hirugarren kanporaketara pasa dira Puerto Ricoko Munduko surf txapelketan

Margara inguruan jokatzen ari diren World Surfing Games probako laugarren jardunaldian, podiumak berriro jarri dituzte gaur El Picon eta El Rastrialen, atzo olatu eskasiak eragindako errepeskaren bigarren kanporaketa egiteko. Gaur uretan sartzen lehena Kai Odriozola izan da eta arazo handirik gabe gailendu zaie bere txandan lehiatu diren gainerako surflariei: Oliver Zietz holandarra, Chengzheng Wang txinatarra […]

26
otsaila
2024
Albisteak

Keoni Lasak eta Janire Gonzalez-Etxabarrik aurrera egin dute Puerto Ricoko Munduko Surf Txapelketako bigarren aukerakoan

Puerto Ricoko Arecibo herrian jokatzen ari diren World Surfing Games txapelketako hirugarren jardunaldian, El Pico eta El Rastrial olatuetan gaur jarritako podiumetan errepeska edo bigarren aukerakoaren  lehen eta bigarren kanporaketak jokatu behar zituzten. Hala ere, itsasoko baldintza eskasak direla eta, bigarren kanporaketa bertan behera geratu da. Bertan, Kai Odriozola eta Keoni Lasa eta Janire Gonzalez-Etxabarri aritu […]

25
otsaila
2000
Albisteak

Nadia Erostarbe, Andy Criere, Yago Dominguez eta Joan Duru hirugarren kanporaketara igaro dira Puerto Ricoko Munduko Surf Txapelketan

Janire Gonzalez-Etxabarrik ez du lehen kanporaketa gainditu, ezta Kai Odriozolak bigarrena ere, baina bigarren aukerakoari esker jarraitzen dute lehian World Surf Games txapelketako bigarren jardunaldia puntualtasunez hasi da Margarako podiumean, baina ez da gauza bera gertatu El Picon kokatuta dagoen gunean. Janire Gonzalez-Etxabarri ordu erdiko atzerapenarekin sartu da uretan, antolatzaileek egindako kalkuluekin alderatuta. Gauzak ez […]

24
otsaila
2024
Surfa

Ia erabateko arrakasta Puerto Ricoko Munduko Surf Txapelketako lehen jardunaldian

Nadia Erostarbe, Joan Duru, Kai Odriozola, Andy Criere eta Yago Dominguez bigarren txandara igaro dira, eta Keoni Lasa bigarren aukerakora erori da Gaur hasi da 2024ko Pariseko Jokoetarako sailkatzeko azken aukera emango Munduko Surf txapelketan 266 surflarirentzat. Baldintza onetan lehiatu dira gaur emakumeak El Picon eta gizonezkoak Margarako podiumean. Urduri samar agertu den arren, eta […]

18
otsaila
2024
Bádminton

Clara Azurmendik, Basque Teamen beka duen badminton jokalariak, zilarra irabazi du taldekako Europako Txapelketan

Estatuko selekzioak orain arte lortutako emaitzarik onena da, 2018ko brontzearen ondoren Clara Azurmendik beste pauso bat eman du goi mailako kirolaren barruan eratzen ari den ibilbidean, Lodzen (Polonia) jokatutako taldekako Europako txapelketan zilarrezko domina eskuratu duen taldeko zutabeetako bat izanda. Taldeak historia egin du, 2018an Bakun lortutako brontzea gaindituz. Garai hartan Lorena Uslé, Sara Peñalver, […]

16
otsaila
2024
Surfa

TXOSTENA: Puerto Ricoko Munduko txapelketa 2024

TXOSTENA JAITSI Arecibon (Puerto Rico) jokatuko duten surfeko Munduko txapelketan 7 (+2 ordezko) euskal kirolari izango ditugu lehian otsailaren 23tik martxoaren 3ra: Andy Criere, Ariane Ochoa, Bitor Garitaonandia, Janire Gonzalez Etxabarri, Joan Duru, Kai Odriozola, Keoni Lasa, Nadia Erostarbe eta Yago Dominguez. Pariseko 2024ko Jokoetarako puntuagarria izango da proba, sailkatzeko azken aukera. Informazio guztia (lekua, kirolarien profilak, sailkapen prozesuak …) txostenean duzue, jaisteko […]

15
otsaila
2024
Atletismoa

Teresa Errandoneak, Basque Teamek bekatutako atletak, agur esan dio goi mailako lehiari

Irungo hesi-lasterkeria bost aldiz izan da Espainiako txapeldun, Europako eta Munduko txapelketetan parte hartu du eta Tokioko 2021eko Jokoetan olinpikoa izatera iritsi zen Gorka Iturriaga Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak, Olatz Legarza Basque Teameko koordinatzaileak, Juan José Anderez Euskadiko Atletismo Federazioko presidenteak, Leire Guerenabarrena Euskal Federazioen Batasuneko gerenteak eta bere ibilbideko pertsona garrantzitsuenetako […]

04
otsaila
2024
Igeriketa

Iñigo Llopis zilar eta brontzezko dominekin itzuli da Aberdeengo Munduko Serietik

Nahia Zudaire laugarren izan da, Espainiako errekorra gaindituta, bular erako 100 metroko proban Paraswimming World Series-eko denboraldia aste honetan hasi da, Britainia Handiko Aberdeen proba jokatuta. Txapelketa oso ondo joan da gure bi igerilarientzat, Iñigo Llopis eta Nahia Zudairerentzat. Biak Pariseko Jokoetarako txartela poltsikoan zutela iritsi ziren Eskoziara, joan den abenduan lortu baitzuten, Espainiako Batzorde […]

03
otsaila
2024
Mahai-tenisa

Ander Cepasek urrea irabazi du mahai-tenis egokituko Brasilgo Openean

Ander Cepasek, Basque Teamek eta Euskadiko Mahai Teniseko Federazioak bultzatutako bikaintasun proiektuko kideak, geldiezin jarraitzen du denboraldi hasiera honetan. Joan den astean Egiptoko Openean banaka zilar bat eta taldekako lehiaketan brontze bat lortu ondoren, urrezko domina eskuratu du Sao Paulon jokatzen ari den Brasilgo Openeko banakako proban, 2024ko Pariseko Joko Paralinpikoetako sailkatze rankingerako puntuagarria den […]

28
urtarrila
2024
Albisteak

Basque Team Fundazioak doluminak adierazi nahi ditu Javier de Aymerichen heriotzagatik

Richard Oribe garun paralisidun igerilari handien eta ospetsuenaren entrenatzailea zendu da igande honetan, 70 urte zituela. Javierrek Basque Team Fundazioaren beka jaso zuen erakundea sortu zenetik Richarden entrenatzaile gisa, eta hura erretiratu ondoren, enbaxadore papera bete zuten biek, erakundeari aniztasun funtzionala duten pertsonentzat kirolaren garrantzia zabaltzen lagunduta, bai enpresa-munduan, bai hezkuntza-munduan. 1978an Madrilgo INEFen Heziketa […]

28
urtarrila
2024
Txirrindularitza

Ane Santestebanek, Basque Teameko beka duen txirrindulariak, bigarren amaitu du Women Cycling Pro Costa de Almeria lasterketan

Guztira 31 herrialdetako 113 txirrindularik parte hartu duten lasterketan, Olivia Baril kanadarrak baino ez du gainditu Ane Santesteban. Almeriako Women Cycling Pro Costa Trofeoaren hirugarren edizioak (bigarren profesionala) 127,8 kilometro eta 1.497 metroko desnibel positiboa izan ditu, eta Campohermoson (Nijar) hasi eta Mojacarren amaitu da. Lasterketa Almeriako probintziatik igaro da oso-osorik, nazioarteko egutegian Europan egindako […]

#basqueteam

agenda

Urtarrila 2024

1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31

basqueteam