basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Atletismoa 08
uztaila
2024

BAT TO PARIS: Atletismoa / ‘Norbere buruan sinisteko unea’

John Cabang hesi lasterkariak hasiera zailak izan zituen, Irurako familia batera iritsi zen arte. Euskadin hezi da eta euskaldun sentitzen da, nahiz eta nazioartean lehiatzeko orduan Filipinekin arituko den, bere sustrai biologikoen deiari erreparatuta. Bere familiak atletismoan egin duen bidean sostengua eman dio, kirol horretan lagun baten urratsak jarraituz hasi zenetik.

2019an zalantza eragin zion zulo edo txakalaldi txiki bat gaindituta, Cabangek indar handiagoz itzuli behar zuela erabaki zuen, eta 2020tik hona bilakaera harrigarria izan du. Martin de la Fuente entrenatzailearen esanetan, bera da bere kritikari nagusia, oso atleta perfekzionista delako; ez du xehetasunik leuntzeke. Euskadiko atletismoko aditu handienetako batek, Ramón Cidek, dioenez, bere balizko gabezia fisikoak felino edo katu izaera ikaragarriarekin ordezkatzen ditu, eta oraindik ibilbide luzea duen goranzko dinamika batean dago, kirolik zorrotzenetako batean.

John bera da bere buruari exijentzia gehien ezartzen dion pertsona. Bere erronka lesioei eta porrotari beldurra galtzea da, bere ametsak benetako helburu bihurtzea eta beste bat dela sentitzen jarraitzea, elitearen parte dela; azken batean, bere buruarengan sinesteko unea iristen zaio.