basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 05
ekaina
2024

Basque Teamek errekorra hautsiko du, 2024an goi-mailako 80 kirolari bekatuta

  • Fundazioak 948.750 euro banatuko ditu 2024an, kirolariei, entrenatzaileei eta epaileei emandako diru-laguntzetan
  • Beste 120.000 euro esprint piraguismo, atletismo, pistako txirrindularitza, golf eskubaloi eta belar hockeyko bikaintasun proiektuetan inbertituko dira
Basque Team Fundazioaren Patronatua bildu ondoren, erabaki da erakundeak bikaintasunezko lehiaketarako ematen dituen diru-laguntzen guztizko zenbatekoa, aurten 948.750 eurokoa izango dela, goi mailako 80 kirolari (42 emakume eta 38 gizon) eta 20 entrenatzaileren artean banatzeko (18 gizon eta 2 emakume). Aurten, guztira, 136 beka-eskaera jaso dira.

Goi-mailako banakako bekak onartzeko edo ukatzeko, aurreko denboraldian lortutako emaitzak baloratzeko irizpide zorrotzak bete behar dira, bai markei dagokienez, bai parte-hartzeari dagokionez, maila absolutuan, nazioarteko txapelketa eta lehiaketetan: Europako txapelketak, Munduko txapelketak eta Joko Olinpiko eta Paralinpikoak.

Bekadunek, laguntza ekonomikoez gain, laguntza biomedikoak, laguntza teknikoak, kirol psikologiako zerbitzua, irudi eta komunikazioko zerbitzua eta arlo akademikoko eta lan-munduan sartzeko aholkularitza jasoko dituzte. Azken zerbitzu horretan bereziki ari da lanean Fundazioa, ‘Laneratzea’ deituriko proiektuaren bitartez.

Nabarmentzekoa da Basque Teamek gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko eta kirolariek gizartearentzat eredugarriak diren balioak izan ditzaten egiten duen apustua. Bekadunei ez zaie onartuko emakumeen aurkako adierazpen arrazista, xenofobo, matxista edo diskriminatzailerik, ez eta, oro har, pertsona edo kolektibo jakinekiko intolerantziarik ez dakarrenik ere, betiere Fundazioak abian jarritako “Baloreetan BAT” proiektuaren barruan. Proiektu horrek kirolaren balioak zabaldu eta aplikatu nahi ditu, bai enpresetan, bai hezkuntzan.

Beka jasoko duten 80 kirolari olinpiko eta paralinpikoez gain, 20 entrenatzailek eta 3 epailek ere jasoko dute laguntza Basque Team Fundazioaren eskutik.

Basque Teami lotutako kirolarien artean jarraitzen dute: Maialen Chourrautek  (brontzea Londresen 2012an, urrea 2016an Rio de Janeiron eta zilarra Tokion 2021ean eslalom piraguismoan), Iñigo Peñak (diploma Rion eta Tokio esprint piraguismoan), Tania Calvok (diploma Rion pistako txirrindularitzan) Lucas Eguibarrek (2015eko Munduko Kopako txapelduna eta bi diploma olinpikoren jabea), edo Asier Garciak (diploma Londresen eta Tokion eta zilarra gurpil-aulkiko saskibaloian Rioko Paralinpiar Jokoetan). Fundaziora batuko dira bekadun berri bezala  Ander Cepas (mahai tenis egokitua), Beñat Garaiar (pistako txirrindularitza), Egoitz Bijueska, Gadea Moja, Sara Larrañaga eta Hegoa Zabalburu (skate), Esther Brizeta Izaskun Echaniz (arrauna), Lander Gómez  (errugbia), Tessy Ebosele, John CabangMajida Maayoufeta Iker Arozena (atletismoa), Ander Mintegui eta Arrieta Rodríguez  (eski alpinoa), Oier Ibarretxe (boxeoa), Rafael Vilallonga (belar-hockeya),  Janire Gonzalez-Etxabarri (surfa), Laura Ugarte (gurpildun aulkiko saskibaloia) eta Nerea García (sprint piraguismoa).

Teknikariei dagokienez, Ander Zabala (arrauna), Xabier Ruiz de Aretxabaleta (sprint piraguismoa), Eneko Iparragirre (pistako txirrindularitza), Martin de la Fuente (atletismoa), Volker Tarnov (skatea) eta Julio Calleja (paratriatloia)  batu dira Fundaziora, eta epaileei dagokienez,  Ivan Martinezek (tenisa) eta Mikel Zalakainek (surfa) ere beka jasoko dute.

Hauek dira 2024an Basque Teamen beka jasoko duten kirolariak

“Basque Team Kirolariak” bekak: ‘Entrenatu eta lehiatzeko beharrezkoa eta lehentasunezkoa den dedikazioa bermatzeko laguntzak dira.
  1. Agurtzane Eguiluz (gurpildun aukkiko saskibaloia)
  2. Aingeru Garay (eski alpinoa) 
  3. Álvaro Romero (snowboarda)
  4. Amagoia Arrieta (boccia)
  5. Amaia Erbina (errugbia) 
  6. Ander Cepas (mahai tenis egokitua) (bekadun berria)
  7. Andy Criere (surfa)
  8. Asier García (gurpildun aukkiko saskibaloia)
  9. Begoña Lazcano (sprint piraguismoa) 
  10. Beñat Garaiar (pistako txirrindularitza) (bekadun berria)
  11. Clara Azurmendi (badmintona)
  12. Egoitz Bijueska (skate) (bekadun berria)
  13. Ekain Jiménez (pistako txirrindularitza) 
  14. Esther Briz (arrauna) (bekadun berria)
  15. Eukene Larrarte (pistako txirrindularitza) 
  16. Gadea Moja (skate) (bekadun berria)
  17. Garazi Sánchez (surfa)
  18. Garoa Martínez (halterofilia)
  19. Higinio Rivero (sprint piragüismo egokitua)
  20. Iker Sastre (mahai tenis egokitua)
  21. Imanol Rojo (iraupen-eskia)
  22. Iñigo Llopis (igeriketa egokitua)
  23. Iñigo Martínez de Albornoz (mendiko eskia)
  24. Izaskun Echaniz (arrauna) (bekadun berria)
  25. Janire Gonzalez-Etxabarri (surfa) (bekadun berria)
  26. John Cabang (atletismoa, hesiak) (bekadun berria)
  27. Jone Magdaleno (taekwondoa) 
  28. Juan del Campo (eski alpinoa) 
  29. Klara Olazabal (eslalon piraguismoa) 
  30. Laura Ugarte (gurpildun aulkiko saskibaloia) (bekadun berria)
  31. Lander Gómez (errugbia) (bekadun berria)
  32. Lide Erbina (errugbia)
  33. Lucas Eguibar (snowboarda) 
  34. Maialen Chourraut (eslalon piraguismoa) 
  35. Maialen Garcia (velar-hockeya) 
  36. Maitane Etxeberria (eskubaloia)
  37. Majida Maayouf (atletismoa, maratoia) (bekadun berria)
  38. Maria Vicente (atletismoa, heptatloia) 
  39. Mikel Unanue (curlinga) 
  40. Miren Lazkano (eslalom piraguismoa)
  41. Nadia Erostarbe (surfa) 
  42. Nahia Zudaire (igeriketa egokitua)
  43. Naia Laso (skatea, park) 
  44. Naiara Rodríguez (gurpildun aulkiko saskibaloia) 
  45. Odei Jainaga (atletismoa, xabalina)
  46. Oier Ibarretxe (boxeoa) (bekadun berria)
  47. Oihane Otaegi (curlinga)
  48. Pau Echaniz (Eslalom piraguismoa)
  49. Peio Gonzalez (skatea, park) 
  50. Rafael Vilallonga (velar-hockeya) (bekadun berria)
  51. Rakel Mateo (paratriatloia 
  52. Salma Solaun (gimnasia erritmikoa) 
  53. Tania Calvo (pistako txirrindularitza)
  54. Tessy Ebosele (atletismoa, luzera) (bekadun berria)
  55. Virginia Díaz (arrauna)
‘Atzeraeraginezko’ bekak: 2023an ‘Basque Team Kirolariak’ beka baten onuradun izan direnentzako laguntzak dira, baldin eta urte horretan eskatutako emaitzan parte hartu ez badute edo lortu ez badute.
  1. Anne Fernández de Corres (errugbia) 
  2. Aratz de Goicoechea (errugbia)
  3. Carlos Tobalina (atletismoa, pisu jaurtiketa)
  4. Clara Azurmendi (badmintona)
  5. Esther Arrojeria (eskubaloia)
  6. Iñigo Peña (sprint piraguismoa) 
  7. Jaime Romero (pistako txirrindularitza)
  8. Jon Andoni Cintado (taekwondoa) 
  9. Maddi Aalla (eskubaloia)
  10. Oscar Higuera (txirrindularitza egokitua) 
  11. Ziortza Isasi (pistako/errepideko txirrindularitza)
‘Support’ bekak: ‘Basque Team Kirolariak’ beketara sartzerik ez izan arren, 2023ko denboraldian programa olinpikoan sartutako banakako edo taldeko proben Munduko txapelketetan edota Europako txapelketetan parte hartu izana egiaztatzen duten kirolarientzako laguntzak dira.
  1. Adur Amatriain (surfa)
  2. Afrika Criado (skatea, street) 
  3. Alain Kortabitarte (skatea, park) 
  4. Ander Mintegui (eski alpinoa) (bekadun berria)
  5. Ariane Ochoa (surfa)
  6. Aritz Aranburu (surfa) 
  7. Arrieta Rodriguez (eski alpinoa) (bekadun berria)
  8. Hegoa Zabalburu (skatea, park) (bekadun berria)
  9. Iker Arozena (atletismoa, luzera) (bekadun berria)
  10. Jose María Mendiola (judoa) 
  11. Keoni Lasa (surfa) (bekadun berria)
  12. Mikel Linacisoro (eskalada) 
  13. Nerea García (sprint piraguismoa) (bekadun berria)
  14. Olatz Arregui (eslalon piraguismoa)
  15. Sara Larrañaga (skatea, street) (bekadun berria)
Hauek dira Basque Teamek 2024an bekatutako teknikariak
  1. Adrián García Yañez (gurpildun aulkiko saskibaloia) 
  2. Ana Usabiaga (txirrindularitza)
  3. Ander Zabala (arrauna) (bekadun berria)
  4. Aritz Fernández (eslalom piraguismoa)
  5. Arturo Magdaleno (taekwondoa) 
  6. Eneko Iparragirre (pistako txirrindularitza) (bekadun berria)
  7. Iker Ekaitz Libano (sprint piraguismo egokitua)
  8. Imanol Álvarez (eskubaloia) 
  9. Isaac Pousada (igeriketa egokitua)
  10. Jon Murua (igeriketa egokitua) 
  11. Jose Antonio García Feijoo (atletismoa) 
  12. Julio Calleja (paratriatloia) (bekadun berria)
  13. Leire Otaegi (curlinga)
  14. Marcos César Morales (arrauna)
  15. Martin de la Fuente (atletismoa) (bekadun berria)
  16. Pablo Cabezuelo (surfa)
  17. Telmo Olazabal (eslalom piraguismoa) 
  18. Volker Tarnov Mendivil (skatea) (bekadun berria)
  19. Xabier Etxaniz (eslalom piraguismoa)
  20. Xabier Ruiz de Aretxabaleta (sprint piraguismoa) (bekadun berria)
Hauek dira Basque Teamek 2024an bekatutako epaileak
  1. Ivan Martinez (tenisa)
  2. Mikel Zalakain (surfa) 
  3. Eki Fanlo (errugbia)
Bikaintasunezko proiektuak 
Bekez gain, Basque Team Fundazioak 120.000 euro emango dizkie Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-erakundeei, goi-mailako proiektuetarako, nazioarteko goi-mailako kirol-lehiaketan euskal ordezkaritza handia izan dezaten eta goi-mailako kirol-emaitzak lor ditzaten.

Laguntzak euskal kirolarien partaidetza olinpikora bideratutako proiektuak gauzatzeko izango dira, oro har, abian den zikloan (Paris 2024, Milan-Cortina d´Ampezzo 2026).

Guztira 8 proposamen jaso dira eta, oinarrietan ezarritako irizpideen arabera, 6k lortu dute proiektua gauzatzeko eskatzen den gutxieneko puntuazioa: esprint piraguismoak, atletismoak, pistako txirrindularitzak, golfak, eskubaloiak eta belar-hockeyak.

Kirol-proiektuak programa olinpikoan eta paralinpikoan sartzen diren probetara bideratuko dira, bai goi-mailako kirolariak diren euskal kirolarientzat, bai, beren kirol-ibilbideagatik edo emaitzengatik, eskaera egiten den unean maila altua lortzetik bereziki gertu dauden euskal kirolarientzat.

Laguntza hauetatik kanpo geratzen dira Basque Team Fundazioarekin akordioa edo hitzarmena sinatuta duten kirol-erakundeek garatutako goi-mailako kirol-proiektuak, estrategikoak edo lehentasunezkoak direlako. Proiektu estrategiko horiek slalom piraguismoaren, neguko kirolen, kirol egokituaren eta surfaren modalitate edo diziplinei dagozkienak dira. Horiek euren laguntza propioak izango dituzte.