basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Igeriketa 30
maiatza
2024

Iñigo Llopisek eta Nahia Zudairek distira egiten dute igeriketa egokituaren zeruan izarrak bailiran ‘BAT To Paris’ saioan

Dokumental saila osatzen duten 10 atalak igande goizetan eskaintzen dira ETB1eko ‘Helmuga’ saioan (11:30)

Aste honetan, Basque Team Fundazioak ekoiztutako ‘BAT To Paris’ dokumentalen serieak Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire igerilariek ‘Izarren pare’ izeneko atalean izan duten bilakaera handia aurkeztuko du.

Pariseko Jokoak Iñigo Llopis eta Nahia Zudairerentzat festa bat izango direla ematen du. Biak lehiatu ziren Tokioko hitzordu paralinpikoan, baina senideen eta lagunen berotasunik gabe. Llopisek Rion ere parte hartu zuen. Orain, horrelako ekitaldi batera itzuliko dira, eta bilakaera handia izan dute maila pertsonalean eta, batez ere, kirol-mailan. Igeriketa banakako kirola den arren, egunez egun talde sendoa izateko laguntzen diote elkarri eta hori gero errendimenduan nabaritzen da. Iñigo eta Nahia nazioarteko igeriketako erreferenteen artean daude une honetan, kirol honetako izar nagusien artean. Japoniako txapelketa handian erakutsi zuten, baita 2022an Madeirako Munduko Txapelketan eta, batez ere, 2023an Manchesterrekoan ere, lortutako hainbat dominarekin. Azken Munduko txapelketan Llopisek urrea irabazi zuen bizkar erako 100 metrokoan, gainera.

Hilabeteak dira biek Jokoetarako txartela poltsikoan dutela eta horrek lasaitasuna eman die uda honetako Frantziako proba handia mimoz prestatu ahal izateko. Llopisek eta Zudairek podiumera igotzea dute helburu hurrengo Joko Paralinpikoetan.

‘BAT To Paris’
2024ko Pariseko Joko Olinpiko eta Paralinpikoetan lehiatzeko borrokatu diren euskal kirolarien ahalegina Euskal Telebistan apirileko azken asteburutik aurrera astero eskaintzen diren erreportajeetan islatzen da. ‘BAT to Paris’ek, ‘BAT To Rio’‘BAT To Pyeongchang’‘BAT To Tokio’ eta ‘BAT To Beijing’ programen lekukoa hartu du, aipatutako saioek aurreko udako eta neguko hitzordu olinpiko eta paralinpikoetan parte hartu zuten euskal kirolariak aurkeztu baitzituzten, antzeko formularekin.

Erreportaje sorta honek ikus-entzunezko istorio handien osagaiak biltzen ditu, kirolarien ametsak, erronkak eta gainditzeko irrikak kontatuta. Programak pertsonen profil hori du ardatz, ikuslea haien borrokan eta asmoetan inplikatzeko helburuarekin.

‘BAT to Paris’Korima Films ekoiztetxeak egina, astero ematen da pantaila txikian, igandeetan, ETB1eko ‘Helmuga’ saioaren barruan. Saio bakoitzak 10 minutu inguruko erreportaje bat du. Beraz, Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak gertatu baino aste batzuk lehenago, ikus-entzuleek Parisko hirian lehiatzeko sailkapena lortzeko borrokan aritu izan diren euskal kirolarien zati handi bat ezagutzeko aukera dute.

Programak irudi ikusgarriak eta ikus-entzunezko baliabide modernoenen erabilera barne hartzen ditu.

Basque Team Fundazioa
Fundazioa 2007an sortu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Irrati Telebista (EiTB) erakunde publikoak. Hasieran bezala, BASQUE TEAMen helburua baliabide ekonomikoak eta era guztietako zerbitzuak (medikoak, teknikoak, psikologikoak, komunikaziokoak, laneratzekoak eta ikasketen arlokoak…) ematea da, profesionalak ez diren euskal kirolariei, haien parte-hartzea errazteko eta nazioarteko lehiaketarik gorenetan bikaintasun-emaitzak lortzeko.