basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 26
maiatza
2024

Salma Solaunek hiru domina irabazi ditu Budapesteko Europako Txapelketan

Basque Teameko gimnastak urrea bereganatu du ariketa mistoko finalean, zilarra bost uztaien finalean eta brontzea all-around-ean

Salma Solaun arabarrak, Ana Arnauk, Ines Berguak, Patricia Perezek eta Mireia Martinezek osatutako taldeak maila handiko azken probari ekin dio asteburu honetan, 2024ko Parisko Joko Olinpikoen aurretik, eta irudi bikaina emanez eta uda honetako hitzordu handiari begira podiumera igotzeko faboritoetako bat bezala aurkeztuz biribildu du.

Alejandra Queredak zuzentzen dituen taldeak sasoi onean dagoela argi utzi du Budapesten (Hungaria) egin den gimnastika erritmikoko Europako Txapelketan. Sailkapen orokorrean  hirugarren postua lortu dute, zilarra bost uztaien finalean eta urrea zinten eta piloten konbinatuan.

Atzo brontzezko domina lortu zuten lehiaketa osoan. Taldeak 71.200 punturekin amaitu zuen “all around”a, 36.750 puntu pilatuta bost uztaietan eta 34.450 hiru zinta eta bi pilotako mistoan, podiumeko hirugarren tokira igotzeko. Urrea Bulgariako taldearentzat izan zen (74.000) eta zilarra Italiarentzat (71.200). Italiak zilarra kendu zion Espainiari berdinduta bukatu eta erreklamazio bat egin ondoren.

Gaur, bost uztaien finalari ekin diote lehenengo, 38.750 puntu eta zilarra eman dizkien ariketa polit batekin. Italiaren atzetik (39.350) eta Israelen aurretik (38.650) amaitu dute. Ondoren, tonu bakezaleko uztaien eta piloten ariketa mistoaren finalaren txanda iritsi da, eta are hobeto egin dute. 34.700 puntu lortu dituzte, Italia, Israel edo Bulgaria bezalako faboritoei gailentzeko. Salmaren taldeak irabazi du urrea, Israelek zilarrezko domina (34.500) eta Ukrainak brontzezkoa (33.900). Emaitza hau mugarri historikoa da, Espainiak ez baitzuen Europako txapelketa batean urrea lortzen 1992tik.