basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
AlbisteakArraunketa 21
maiatza
2024

Virginia Diaz Basque Teameko arraunlaria Pariseko Joko Olinpikoetarako sailkatu da

Virginia Diaz bere bigarren Olinpiar Jokoetarako sailkatu da gaur Luzernan jokatu den aurreolinpikoko estropada irabazita. Virginiak lehen postuan bukatu du “single scull” lehiaketa, behetik gora bikain eginez eta 07:48.16ko denbora markatuz. Aurelia-Maxima Katharina Janzen suitzarra (07:49.85) eta Nina Kostanjsek esloveniarra (07:59.39) gainditu ditu podiumaren gorengo tokian kokatzeko.

Orain dela bi egun jokatutako sailkapen estropadan Virginiak lortu zuen denborarik onena Suitzako ontziaren, Esloveniakoaren, Hungariakoaren eta Egiptokoaren aurretik. Bere finalerdian ere onena izan zen, txekiar arraunlariaren, japoniarraren, belgikarraren, turkiarraren eta poloniarraren aurretik geratuz. Lehen hirurak A finalera pasatzen ziren.

Gaurko A finalean hirugarren postuan kokatu da lehen 500 metroetan, bigarren izatera pasa da estropadaren erdira iritsi denean, eta horri eutsi dio azken 500 metroetara arte, non aurrean kokatu den eta ez duen aurkaririk izan. Virginiak estrategia horretara ohitu gaitu, bai ontzi bikoitzean ibiltzen zenean, bai ziklo honetan, banakako ontzira itzuli denean. Berriz ere oso emankorra gertatu zaio. Bi plaza zeuden jokoan eta bat Virginiarentzat izan da. Astilleron jaio baina Getxon bizi den arraunlariak prestaketa-fase emankorra egin du Italian, Basque Teameko beka ere baduen
Marcos Morales entrenatzailearekin batera.

Pariskoak Virginia Diazek egingo dituen bigarren Jokoak izango dira, Aina Cidekin batera Tokion lehiatu baitzen lemazainik gabeko bikoan, seigarren amaitu eta diploma olinpikoa eskuratuz.