basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Triatloia 13
maiatza
2024

BAT TO PARIS (kapitulo 3): Paratriatloia / ‘Etengabeko hasi-beharra’

Rakel Mateok oztopo askori egin behar izan die aurre bere bizitzan. Lehenengo anorexiari, eta gero, duela bi hamarkada baino gehiago, hanketako bat inmobilizatu zion lan-istripuari. Baina Rakel ez zen amildu; hori jazo beharrean, gertakari hark bizitza aldatu zion, alderdi batzuetan hoberako. Rakel txirrindularitzan hasi zen eta gero triatloira pasa zen, 2016an Rio de Janeiroko Jokoetarako sailkapena lortu zuen arte. Hiriburu kariokan arazo bat izan zuen gurpiletako batekin, eta ezezagun batek lagundu zion arazo haretatik irteten.

Hurrengo ziklo olinpikoa gogorragoa izan zen. Tokioko Jokoak baino hilabete batzuk lehenago, Rakeli immobilizatuta zeukan hankaren zati bat anputatu zioten, eta berriro lehiatzen ikasi behar izan zuen, bere egoera fisiko berrira egokituz. Zikloan bere ‘aingeru guardakoak’ bizikleta bat oparitu zion, eta Rakelek eskerrak emateko gogor bilatu bazuen ere, ez zuen berriro ikusi Japoniako helmugan agertu zen arte. Ongilearen identitatea Mungiakoak baino ezagutzen ez duen misterioa da. Parisen berriz ikustea espero du. Argiaren hiriburuan bere hirugarren Jokoak izango ditu Rakelek, eta ziur han Mateok bere burua berrasmatuko duena berriz ere.