basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Mahai-tenisa 11
maiatza
2024

Iker Sastrek brontzezko domina lortu du Esloveniako Irekian

Basque Teameko beka duen mahai-teniseko jokalaria podiumera igo da Miguel Angel Toledorekin batera binakako txapelketan

Pariseko Joko Paralinpikoetarako txartela poltsikoan duela, Iker Sastre Frantziako hitzordu handian metal bat eskuratzeko faboritoetako bat da, denboraldi honetan jokatutako nazioarteko txapelketetan erakutsitako mailaren arabera. Egipton, Ikerrek zilarrezko domina eskuratu zuen binakako txapelketan. Esloveniako Irekian, mundu mailan zorrotzenetakoa den horretan, brontzea lortu du orain, Ander Cepas donostiarrak banakako lehian, 9. Klasean, lortutako metal horretako beste dominari gehituta.

Binakako txapelketan, MD4 klasean, madrildarrak eta bilbotarrak osatutako bikoteak sentsazio onak pilatu ditu denboraldiko helburu nagusira, Parisko Joko Paralinpikoetara begira. Toledo eta Sastre multzoetako fasean liderrak izan ziren, 3-0 (11-9, 11-5 eta 11-3) Rakam Abdulrahman Alsalmi saudiarabiarraren eta Primoz Kancler esloveniarraren aurka nagusituta, eta 3-1 (10-12, 12-10, 11-8 eta 12-10) Hakjin Kim eta Youngbok Baek korearren aurka irabazita.

Final-laurdenetan Rafal Czuper eta Tomasz Jakimczuk poloniarren aurka 3-1 irabazi zuten (3-11, 11-5, 11-5 eta 11-9) domina ziurtatzeko. Finalerdietan, nahiz eta gogor borrokatu diren, 0-3 galdu dute (9-11, 7-11 eta 5-11) Yeongjin Jang eta Young Dae Joo korearren kontra.

Gogoratu behar da Ikerrek dominak dituela Europako eta Munduko txapelketetan eta diploma bat lortu zuela aurreko Tokioko Jokoetan binakako txapelketan.

Bestalde, MD18 klasean Ander Cepasek eta Jorge Cardonak dominen atarian bukatu dute, final-laurdenetan agur esan baitiote lehiari.