basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Triatloia 09
maiatza
2024

‘BAT To Paris’ saioaren hirugarren atalak Rakel Mateo paratriatletaren hobetze-istorioa kontatzen du

Dokumental sorta osatzen duten 10 atalak igande goizez eskaintzen dira ETB1eko ‘Helmuga’ programan (11:30)

Aste honetan, Basque Team Fundazioak ekoiztutako ‘BAT To Paris’ telesailak Rakel Mateo paratriatletaren istorio hunkigarria kontatuko du, ‘Etengabeko hasi-beharra’ izeneko kapituluarekin.

Rakel Mateok oztopo askori egin behar izan die aurre bere bizitzan. Lehenengo anorexiari, eta gero, duela bi hamarkada baino gehiago, hanketako bat inmobilizatu zion lan-istripuari. Baina Rakel ez zen amildu; hori jazo beharrean, gertakari hark bizitza aldatu zion, alderdi batzuetan hoberako. Rakel txirrindularitzan hasi zen eta gero triatloira pasa zen, 2016an Rio de Janeiroko Jokoetarako sailkapena lortu zuen arte. Hiriburu kariokan arazo bat izan zuen gurpiletako batekin, eta ezezagun batek lagundu zion arazo haretatik irteten.

Hurrengo ziklo olinpikoa gogorragoa izan zen. Tokioko Jokoak baino hilabete batzuk lehenago, Rakeli immobilizatuta zeukan hankaren zati bat anputatu zioten, eta berriro lehiatzen ikasi behar izan zuen, bere egoera fisiko berrira egokituz. Zikloan bere “aingeru guardakoak” bizikleta bat oparitu zion, eta Rakelek eskerrak emateko gogor bilatu bazuen ere, ez zuen berriro ikusi Japoniako helmugan agertu zen arte. Ongilearen identitatea Mungiakoak baino ezagutzen ez duen misterioa da. Parisen berriz ikustea espero du. Argiaren hiriburuan bere hirugarren Jokoak izango ditu Rakelek, eta ziur han Mateok bere burua berrasmatuko duena berriz ere.

‘BAT To Paris’
2024ko Pariseko Joko Olinpiko eta Paralinpikoetan lehiatzeko borrokatu diren euskal kirolarien ahalegina Euskal Telebistan apirileko azken asteburutik aurrera astero eskaintzen diren erreportajeetan islatzen da. ‘BAT to Paris’ek, ‘BAT To Rio’‘BAT To Pyeongchang’‘BAT To Tokio’ eta ‘BAT To Beijing’ programen lekukoa hartu du, aipatutako saioek aurreko udako eta neguko hitzordu olinpiko eta paralinpikoetan parte hartu zuten euskal kirolariak aurkeztu baitzituzten, antzeko formularekin.

Erreportaje sorta honek ikus-entzunezko istorio handien osagaiak biltzen ditu, kirolarien ametsak, erronkak eta gainditzeko irrikak kontatuta. Programak pertsonen profil hori du ardatz, ikuslea haien borrokan eta asmoetan inplikatzeko helburuarekin.

‘BAT To Paris’Korima Films ekoiztetxeak egina, astero ematen da pantaila txikian, igandeetan, ETB1eko ‘Helmuga’ saioaren barruan. Saio bakoitzak 10 minutu inguruko erreportaje bat du. Beraz, Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak gertatu baino aste batzuk lehenago, ikus-entzuleek Parisko hirian lehiatzeko sailkapena lortzeko borrokan aritu izan diren euskal kirolarien zati handi bat ezagutzeko aukera dute.

Programak irudi ikusgarriak eta ikus-entzunezko baliabide modernoenen erabilera barne hartzen ditu.

Basque Team Fundazioa
Fundazioa 2007an sortu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Irrati Telebista (EiTB) erakunde publikoak. Hasieran bezala, BASQUE TEAMen helburua baliabide ekonomikoak eta era guztietako zerbitzuak (medikoak, teknikoak, psikologikoak, komunikaziokoak, laneratzekoak eta ikasketen arlokoak…) ematea da, profesionalak ez diren euskal kirolariei, haien parte-hartzea errazteko eta nazioarteko lehiaketarik gorenetan bikaintasun-emaitzak lortzeko.