basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Mahai-tenisa 09
maiatza
2024

Ander Cepasek brontzea poltsikoratu du Esloveniako Irekian

Basque Teamek eta Euskadiko Mahai Tenis Federazioak bultzatutako bikaintasun proiektuko kidea podiumera igo da modalitatean maila handia duen lehiaketetako batean

Egipton lortutako zilarraren eta Brasilen eskuratutako urrearen ondoren, Ander Cepasek metalak biltzen jarraitzen du denboraldi honetan. 19 urterekin mundu guztia harrituta utzi du batez ere azken bi urteetan izan duen progresioarekin. Mahai-tenis egokituan etorkizun oparoa izatetik, nazioartean erreferente berrietako bat izatera igaro da. Bere jarrera, talentu eta energiari esker, Ander Cepas Munduko onenen artean kokatu da 9. klasean eta Pariseko Jokoetarako txartela poltsikoan du jada. Esloveniako Openean, Munduko Txapelketa baten antzeko maila duen torneoan, berea izan da banakako lehian estatu mailan lortutako domina bakarra.

Donostiarrak bi garaipen lortu zituen multzoen fasean Ashley Facey britainiarraren (3-0) eta Hayuma Abe japoniarraren (3-2) aurka, eta porrot bat jaso zuen Lucas Didier frantziarraren aurka (1-3). Final-laurdenetan Daniel Gustafsson suediarra 3-1 gainditu zuen (7-11, 11-4, 11-8 eta 11-8), eta finalerdietan dena eman zuen mahaian Lin Ma australiarra estutzeko. Ma bost aldiz izan da Munduko txapeldun, hamaika aldiz Asiako txapeldun, eta urrezko lau domina eta zilarrezko hiru lortu ditu Paralinpiar Jokoetan. Neurketa bere alde bukatu zen 2-3 (9-11, 13-15, 11-8, 11-9 eta 8-11).

Basque Teameko bekaduna den Iker Sastre, berriz, final-zortzirenetara iritsi da 2. klasean. Oraindik binakako txapelketa geratzen zaio. Anderrek bezala, Pariseko Jokoetarako sailkapena ziurtatuta dauka dagoeneko.