basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 05
maiatza
2024

Clara Azurmendik, Basque Teamek bekatutako badminton jokalariak, bigarren postua bereganatu du Mexican International Challenge txapelketan

Clara Azurmendi lehen zerrendaburua zen Guadalajarako Mexican International Challengean eta itxaropen onak bete ditu txapelketako podiumera igotzean.

Txapelketan zuzenean final-zortzirenetan egin zuen debuta, Iona Gualdi argentinarraren aurka, eta ez zuen huts egin, 21-9 eta 21-8 irabazi baitzuen 17 minututan. Nahiko erraz poltsikoratu zuen final-laurdenetarako txartela. Hurrengo fasean Fernanda Munar perutarra zuen zain, Cecilia Madera mexikarrari eta Eva Wang estatubatuarrari irabaztetik zetorrela.

Munarren aurka donostiarrak gogor jokatu zuen, 21 minututan (21-12 eta 21-7) nagusituz. Nahiz eta egia izan Peruko jokalariak erritmoa ezarri nahi izan zuela partidaren lehen minutuetan, Azurmendik ez zion utzi markagailuan aldentzen eta, aurretik jarri zenean, erabat menderatu zuen partida.

Lehen txandan Munarrek aurrea hartu zuen baina ez zuen hiru puntu baino gehiagoko aldea lortu. Azurmendik erreakzionatu egin zuen eta 5-0eko partziala sinatu zuen markagailuan zuloa irekitzeko. Bigarren seta 4-0eko beste partzial batekin hasi zen. Eraso horrek honek atsedenaldira abantaila sendoarekin iristea ahalbidetu zion donostiarrari (11-4). Clarak 4-0eko beste bi bolada sinatu zituen, garaipenerako bidea erraztuz.

Finalerdietan Azurmendi ere bikain aritu zen Chloe Hoang kanadarraren aurka, bere sentsazio onei jarraipena emanez eta 21-17 eta 21-12 garaituz bere 26. urtebetetze egunean.

Dueluak 27 minutu baino ez zituen iraun. Hasiera parekatu baten ondoren, Klarak gidaritza hartu zuen, kanadarrak erreakzionatu egin zuen eta une batzuetan aurretik jarri zen, baina 16-17ko emaitzarekin, donostiarrak 5-0eko partziala egin zuen eta lehen jokoa irabazi zuen horrela (21-17). Bigarren seta ez zen hain parekatua izan, Azurmendik kontrolpean izan baitzuen norgehiagoka eta aurkariaren edozein erreakzio saiakerari eutsi zion, partida 21-12ko emaitzarekin amaitzeko.

Gaurko finalean Ishika Jaiswal estatubatuarra izan du aurkari gipuzkoarrak, Polina Buhrova ukrainarrari irabazi eta gero (21-12 eta 21-18) finalera heldu dena. Amerikarra txapelketako hirugarren faboritoa zen, baina garaipena lortu du. Lehenengo seta Clara Azurmendiren alde erori da 21-14, baina beste bi setak oso estu egon diren arren, Jaiswalek irabazi ditu 19-21 bikoitzagatik, eta partida 52. minutuan eraman du.

Bestalde, Ania Setien donostiarrak irabazi zuen Patricia Gomez mexikarraren aurka jokatu zuen lehen partida, baina 16 onenen kanporaketa ez zuen gainditu, Gianna Stiglich bolantista italiarraren aurka galduta.