basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Surfa 01
martxoa
2024

Nadia Erostarbe Basque Teameko surflariak historia egin du 2024ko Pariseko Jokoetarako txartela lortuta

Zarauztarrak sailkapena erdietsi du Puerto Ricoko Munduko Txapelketan munduko 12 surflari onenen artean sartu ondoren

Nadia Erostarbe Geiserrek historia egin du, Olinpiar Jokoetan lehiatuko den lehen euskal surflaria izango baita. Datorren udan Tahitin izango da, Polinesia Frantsesean (Ozeania) dagoen uhartean, surflariek Tahupooko olatu gutiziatua aurkitzen duten surfaren egoitza exotikoan.

Nadia, 2018an Europako gazte mailako txapeldun izan zenetik Estatuan etorkizun handiena zuen emakumeetako bat, Tokio 2020ren atarian geratu zen, aurreko preolinpikoan plaza bakar batera. ISA World Surfing Games txapelketako azken kanporaketetara pasatzearekin batera, 2016an diziplina programa olinpikoan sartzea iragarri zenetik lortu nahi zuen ametsa gauzatu du.

Erostarbek, Zarauzko harrobikoan sortutako kirolaria eta surflariz beteriko familia bateko alaba (denak surflariak dira) Munduko Txapelketan aukerekin jarraitzen du. Bertan, dominak lortu nahi ditu, final handiaren aurretik bosgarren kanporaketarako sailkatu ondoren. Munduko 12 surflari onenen artean egonda, egungo txapelketan banatzen ziren zortzi plazetako bat ziurtatu du atletak; izan ere, lehian jarraitzen duten aurkarietako lau sailkatuta ziren Jokoetarako.