basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Surfa 29
otsaila
2024

Nadia Erostarbe, Andy Criere eta Joan Duru Puerto Ricoko Munduko Txapelketako bosgarren kanporaketarako sailkatu dira

Basque Teameko surflaria kanporaketa bakarrera jarri da Olinpiar Jokoetan
Puerto Ricoko World Surfing Games-etan jardunaldi bizia izan da gaur El Rastrial eta El Picoko podiumetan. Haizeak olatu politak ekarri ditu kostaldera, eta Munduko surflari onenek ekitaldian bildutako ikusleen gozagarri izan dira.

Euskal surflarien artean Nadia Erostarbe, Joan Duru eta Andy Criere nabarmendu dira lehiaketa nagusian. Hirurek lortu dute bosgarren kanporaketarako txartela, eta, beraz, helburu nagusitik gero eta gertuago daude: Paris 2024ko Jokoetan aritzeko plazak. Surfaren kasuan, Tahitin ospatuko da lehia, Teahupooko olatu ospetsu eta mitikoan. Nadia Erostarbe emozioz beteriko seriean nagusitu zaie Leilani Mcgonagle costarricarrari, Tatiana Weston Webb brasildarrari eta Teresa Bonvalot portugaldarrari. Nadiak aitortu du gai izan dela lasai egoteko, txanda konplexua izan arren, eta horri esker bigarren postuan amaitu duela (10.00) kariokaren atzetik. Beste txanda bat igaroz gero, Nadiak matematikoki lortuko luke Jokoetarako txartela.

Andy Crierek pazientzia handiz jarraitzen du aurrera, eta emozioak kontrolatzen ere badaki, Nadiak bezala. Hendaiako surflaria bosgarren txandara pasa da (11.20) Alonso Correa perutarrarekin batera (13.00), Yago Dora brasildarra lehiaketatik kanpo utziz (10.90). Andyk behar adinako heldutasuna du euforia kontrolatzeko, nahiz eta oso pozik egon bere surfingarekin.

Joan Duruk, aurreko biek bezala, txartela lortu du, pauso sendoz eta oso erregularra izaten saiatuz. Laugarren kanporaketako txandan Gabriel Medina izan du aurkari, hiru aldiz WCTko, zirkuitu pribatu handieneko irabazlea. Hala ere, Duru ez da kikildu horregatik, brasildarrari bere surfing ikusgarria erakusten utzi dio, baina egoera kontrolatuz, praktikoa izanez eta olatu oso erregularrak bilatuz. 6.17ko eta 6.00ko olatuek pasea eman dizkiote.

Bestalde, lehiaketa paraleloan, errepeskan, bi txanda oso jokatu dira euskal surflarientzat horrek ekarri duen txanda-dantzarekin. Janire Gonzalez Etxabarri Vahine Fierroren, Mahina Maedaren eta Sky Brownen aurka aritu da eguneko bere lehen lehian eta bigarren postua eginda gaindiutu du laugarren kanporaketa. Bosgarrenean, erakustaldia eman du eta lidergoan jarri da, Carissa Moore hawaiiar jatorriko estatubatuarra baino hobea izanik. Surlari honek lau aldiz irabazi du ASP World Tourra.

Kai Odriozolak eta Yago Dominguezek ere laugarren eta bosgarren kanporaketetako txandak gainditu dituzte. Kaik pozik amaitu du epaileek emandako notak oso onak izaten ari direlako eta Yagok amaiera bikaina eman dio jardunaldiari, 2022an eta 2023an CTko txapelduna izan den surflariarekin, Filipe Toledorekin neurtu dituelako indarrak. Txanda hori Toledok irabazi du 13.70eko puntuazioarekin, Yagok bigarren bukagu du 11.73rekin eta zoritxarrez, Keoni Lasa zarauztarra hirugarren izan da 9.90ekoarekin, Munduko Txapelketatik at geratuta.