basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Mahai-tenisa 03
otsaila
2024

Ander Cepasek urrea irabazi du mahai-tenis egokituko Brasilgo Openean

Ander Cepasek, Basque Teamek eta Euskadiko Mahai Teniseko Federazioak bultzatutako bikaintasun proiektuko kideak, geldiezin jarraitzen du denboraldi hasiera honetan. Joan den astean Egiptoko Openean banaka zilar bat eta taldekako lehiaketan brontze bat lortu ondoren, urrezko domina eskuratu du Sao Paulon jokatzen ari den Brasilgo Openeko banakako proban, 2024ko Pariseko Joko Paralinpikoetako sailkatze rankingerako puntuagarria den txapelketan.

Ander Cepasek urrea 9 klasean sinatu du, finalean Jorge Cardona aragoiarra mendean hartuta. Maila bikaina ematen ari dira bi jokalariak urte hasiera honetan, baina bigarren aldiz jarraian, donostiarra nagusitu da lehia zuzenean. Gipuzkoarrak Ashley Facey britainiarra (3-2), Mario Luis brasildarra (3-0) eta David Daniel Letelier txiletarra (3-0) gainditu ditu. Finalerdietan 3-0 gainditu du Lucas Didier frantziarra. Azkenik urrezko domina poltsikoratu du, 3-0 (11-8, 11-5 eta 11-8) zaragozarrari irabazita. Cardonak ere, bere aldetik, bere lau partidak irabazita zituen ordura arte: 3-2 Didierri eta 3-0 Flavio Alberto Conceiçao eta Reginaldo Caldeira brasildarrei eta Facey britainiarrari.