basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Curling-a 28
urtarrila
2024

Mikel Unanuek eta Oihane Otaegik laugarren bukatu dute Gefleko Kopa Mistoan, World Curling Tourreko proban

Basque Team Fundazioaren beka duten Mikel Unanuek eta Oihane Otaegik, beste behin erakutsi dute gai direla diziplina honetan tradizio handiagoa duten herrialdeekin lehiatzeko.

Donostiarrek Suediako Gävle herrian ospatutako 300 serieko txapelketaren zortzigarren edizioko A multzoan partida guztiak irabazita amaitu zuten multzoen fasea. Ostiralean Andersson eta Granbom bikote suediarra 6-7 garaitu zuten eta ondoren Nilsson eta Olfsson suediarrak 8-7 gainditu zituzten. Larunbat goizean 6-4 irabazi zieten Walczak eta Augustyniak poloniarrei eta arratsaldean Suediako Saren eta Palm 10-9 menderatu zituzten.

Multzoen fasean lortutako emaitzarekin Unanue eta Otaegi zuzenean pasa ziren gaur goizean jokatu diren finalerdietara, final laurdenekoa jokatu barik. Finalaren aurreko azken oztopoan Andersson eta Granbom gainditu behar izan dituzte berriro, eta nahiz eta partidan gogor aritu eta aurre egin dieten, suediarrek 6-7 irabazi dute.

Brontzezko domina lortzeko partidan hasiera kaskarra izan dute Lipińska eta Stych poloniarren aurka, eta norgehiagokaren erdialdean erreakzionatu duten arren, ezin izan diote partidari buelta eman eta 9-4 galdu dute.

Joan den urrian Oihane Otaegi eta Mikel Unanue Aberdeenen (Eskozia) ospatu zen Munduko Txapelketan zilarra irabazi zuen talde mistoko kideak izan ziren. Euren epe ertain eta luzerako helburua Joko Olinpikoak lehen aldiz jokatzeko bitariko mistoko lehiaketan txartela eskuratzea da. Hurrengo Neguko Jokoak 2026an jokatuko dira Milan-Cortina d ‘Ampezzon.