basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Txirrindularitza 28
urtarrila
2024

Ane Santestebanek, Basque Teameko beka duen txirrindulariak, bigarren amaitu du Women Cycling Pro Costa de Almeria lasterketan

Guztira 31 herrialdetako 113 txirrindularik parte hartu duten lasterketan, Olivia Baril kanadarrak baino ez du gainditu Ane Santesteban. Almeriako Women Cycling Pro Costa Trofeoaren hirugarren edizioak (bigarren profesionala) 127,8 kilometro eta 1.497 metroko desnibel positiboa izan ditu, eta Campohermoson (Nijar) hasi eta Mojacarren amaitu da.

Lasterketa Almeriako probintziatik igaro da oso-osorik, nazioarteko egutegian Europan egindako urteko lehen emakumezkoen txirrindularitzako lasterketetako batean. Proba herri hauetatik igaro da: San Isidro, Pueblo Blanco, Campohermoso, Villa de Níjar, La Boca de los Frailes, Mirador de la Amatista, Rodalquilar, Los Méndez, Las Hortichuelas Bajas, Fernán Pérez, Los Pacos, La Joya eta Agua Amarga, Nijar udalerrian, eta ondoren Carboneras, El Algarrobico, Mirador de la Granatilla, Sopalmo, Mojácar Playa eta Garrucha, Mojácar herrian dagoen mendatean amaituz.

Noémie Abgrall frantziarrak (Winspace) bakarrik jo du erasoa lehen kilometroetan eta 4 minutuko aldea izan du, tropelak helmugatik 49 kilometrora garaipena lortzeko aukera guztiak zapuztu dizkion arte. Hortik aurrera, hamar txirrindularik osatutako talde bat jarri da buruan, baina ez dute elkar ondo ulertu, eta tropelak bereganatu egin du, amaieratik 9 kilometrora, Garrucha herritik igaro ondoren.

Txirrindulariak elkartuta, lasterketa Mojacarrera iritsi da, eta bertan azken 3 kilometroetako gogortasunak erabaki du ze kirolari geratuko ziren garaipenagatik borrokatzeko taldetxoan. Helmugan, kilometro eta erdi % 7an egin behar izan dute, eta orduan Olivia Barilek Mojacarreko Plaza Barrirako igoeran azpiratu ditu Ane Santesteban (Laboral Kutxa-Fundacion Euskadi) eta Karolina Perekitko (Winspace) poloniarra.

Olivia Barilek Almeriako Women Cycling Pro Costaren palmaresean Arianna Fidanza italiarraren (iazko irabazlea) lekukoa  hartu du.

Ane Santesteban oso pozik agertu da lasterketaren ostean Laboral Kutxari egindako adierazpenetan: “Egia esan, oso pozik nago bigarren postuarekin. Lasterketa nahi bezala joan da une oro. Beti izaten genuen lagun bat ihesaldi guztietan, Idoia, Usoa, Lourdes… Denak batera iritsi gara azken igoeraren hasierara eta talde osoak lan bikaina egin du. Oso harro nago talde honekin, nola korritu dugun ikusita. Gaurkoa bigarren postua izan da, baina horrela jarraitzen badugu, badakit garaipena laster iritsiko dela. Beraz, eskerrak eman nahi dizkiet talde osoari eta lankide guztiei egin duten lanagatik”.

Emakumezkoen CV Itzulia (1.1), otsailaren 4an, igandean, eta World Tourreko UAE Tourra, otsailaren 8tik 11ra, izango dira taldeak jokatuko dituen hurrengo lasterketak.