basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Mahai-tenisa 27
urtarrila
2024

Zilarra Ander Cepasentzat mahai-tenis egokituko Egiptoko Irekian

Iker Sastrek final-laurdenetara iristea lortu du

Gizan, piramideen hirian, lehen geldialdi garrantzitsua egin du mahai-tenisak denboraldi-hasiera erabakigarri honetan. Basque Teamek eta Euskadiko Mahai Teniseko Federazioak bultzatutako bikaintasun-proiektuaren partaidea den Ander Cepas Estatuko selekzioak lortutako zilarrezko bi dominetako batekin itzuli da etxera, 40 faktorea duen txapelketa batean, egutegian pisu handienetakoa duen eta 2024ko Pariseko Joko Paralinpikoetako sailkapen-rankingerako puntuagarria den proban nabarmendu eta gero.

9 klasean, donostiarrak lehia gogorra du beste bi palistarekin. Ander Cepas da orain pasaportea ateratzeko ondoen kokatuta dagoena, Egipton zilarra zintzilikatzean beste pauso bat eman baitu. Gazteak 3-0 irabazi zien Hussein Hussein egiptoarrari eta Lev Kats ukrainarrari. Finalerdietan 3-0 (11-6, 11-3 eta 11-8) irabazi zion Jorge Cardonari, baina finalean ezustean harrapatu zuen Katsek (2-3) lehen bi setak irabazi ondoren. Cardonak brontzearekin konformatu behar izan zuen, Lucas Didierri 3-2 irabazita. Extremadurako Juan Bautista Perezek porrota jaso du final-laurdenetako kanporaketan ukrainarraren aurka (2-3).

Bestalde, 2 klasean, Iker Sastrek, Basque Teameko bekadunak, ezin izan du oraingoan altxor desiratua eskuratu. Daniel Rodriguez izan da klase horretako protagonistetako bat, zilarra irabazi baitu, bere kirol-ibilbidearen zazpigarren proban, eta, horrela, bere garapen handia berretsi du gainera. Motrilotarra Iker Sastre eta Miguel Angel Toledo bere taldekideekin lehian da Espainiak kategoria honetan Pariseko hitzordurako dituen bi plazetako bat lortzeko. Hain zuzen ere, Daniel Rodriguezek 1-3 irabazi dio Iker Sastreri final-laurdenetan (11-8- 9-11, 11-9 eta 11-7).