basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Eskia 21
urtarrila
2024

Juan del Campok 24. postua lortu du Kitzbüheleko Munduko Kopan

Basque Teameko eskiatzailea hirugarren aldiz sartu da denboraldi honetan maila honetako proba bateko bigarren txandan eta 34. postura igo da eslalomeko Munduko Kopako sailkapen orokorrean

Joan den asteburuan Basque Team Fundazioaren beka duen Juan del Campo alpetar eskiatzailea Wengengo Munduko Kopako eslalomaren bigarren txandarako sailkatu zen, 25. postuan amaituz. Gaur bigarren jaitsieran sartu da berriro, eta gainera duela zazpi eguneko emaitza postu batean hobetu du. Gaur, bizkaitarrak 24. tokian amaitu du Kitzbühelgo (Austria) eslalom mitikoan, denboraldi honetako emaitzak zoriaren ondorio ez direla berriz erakutsiz.

Lehenengo jaitsieran, Del Campok hobera egin du tarte kronometratuetan; lehenengoan 30. postuan kokatu da, gero 26. eta 27. postuetan, eta azkenik 25. tokian, 52.13 denborarekin (+2.04). Bigarren jaitsieran, denborak okerragoak izan diren arren, taulako egoera ez da txarra izan: 23. postutik, lehen tartean, 22. postura pasa da bigarrenean; eta 24. postura, hirugarrenean eta laugarrenean. 24. Postuan bukatu du Juanek, 52.73an kronoa geldituz. 1: 44.86ko denbora pilatu du guztira, gaurko eslalomeko garailea izan den Linus Strasser alemaniarrarengandik 4.50era amaituta. Kristoffer Jakobsen suediarrak eta Daniel Yule suitzarrak osatu dute podiuma.

Juan del Campok 7 puntu lortu ditu gaurko kopan. Azken denboraldietako zenbakiak aztertuz gero, bere ibilbidean garapen izugarria izan duela ikusten da. 2022an 6 pilatu zituen, 2023an 13 eta 2024an 20. 2022an, Eslalomeko Munduko Kopako sailkapen nagusian 55. postuan kokatu zen; 2023an 48. postura pasa zen eta, gaur egun, 34. postuan dago 2024ko rankingean. Lortutako podiumei dagokienez, bere denboraldirik arrakastatsuenak 2013koa eta 2017koa izan ziren, urte bakoitzean hamar pódium eskuratuta. 2024an oraindik ez da podiumean sartu, baina jokatutako proben kalitatea eta horietan erakutsitako maila altuagoa da, eta, beraz, Munduko Kopako maila goreneko sailkapen nagusian ere hobera egin du.

Bestalde, Aingeru Garay Basque Teameko bekadunak ezin izan du gaurko lehen txanda amaitu Kitzbühelen.

Munduko Kopako hurrengo geldialdia Schladmingen (Austria) egingo dute asteazken honetan, urtarrilak 24. Arratsaldean jokatuko den ekitaldi honetan, Del Campok orain arteko bere ibilbideko emaitzarik onena lortu zuen 2023ko urtarrilean, maila honetako proba batean 22. postua erdietsi zuenean.