basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Belar-hockey-a 19
urtarrila
2024

Jose ‘Chefo’ Basterra eta Rafa Vilallongaren belar hockeyko selekzioak Pariseko Jokoetarako plaza bermatu du

Gaur jokatu den aurreolinpikoaren finalerdian 2-0 irabazi diote Irlandari, igandeko finalean sartuz

Chefo Basterra eta Rafael Vilallonga getxoztarrak, Basque Teameko eta euskal hockey federazioko bikaintasun proiektuko kideak, Paris 2024ko Jokoetarako sailkapena lortzeko funtsezko piezetako bi izan dira. Hori erakutsi dute Valentzian jokatzen ari den aurreolinpiarreko finalerdietan, baita multzoen faseko norgehiagoketan ere. Rafa MVP (jokalari onena) izendatu dute gaurkoan eta “Chefo” Austriaren aurkako neurketan.

Austriako taldearen aurka, hain zuzen ere, ireki zuten bidea Max Caldasek zuzentzen dituen gizonek, itxura ona emanez eta garaipen garrantzitsua lortuz multzoko aurkari europarraren aurka, 4-1eko emaitzarekin. Lehen hitzorduan presio handia egin zuten eta defentsan lan handia, gainera bola asko lapurtu zituzten eta intentsitate handia ezarri zuten.

Bigarren oztopoa Korearen aurka izan zuten, talde ezberdina, oso azkarra eta defentsa oso oldarkorra duena. Bazekiten joan-etorriko topaketa bat izango zela, eta halaxe gertatu zen. Bazekiten bola gehiago eduki behar zitutela, eta izaten zituzten aldietan asmatu egin behar zutela. Bi goleko abantailarekin aurreratu ziren RedSticks taldeak lehen laurdenean, baina korearrek Penalti Cornerretik izan zuten eraginkortasun handiagoarengatik partida berdindu zuten.

Korearen aurkako berdinketarekin apur bat etsita, baina euren jokoan konfiantza izanda, hurrengo aurkariari aurre egin zioten multzoen fasean: Egiptori. Bigarren laurdenean oso eraginkorrak izaten hasi ziren eta hortik aurrera norgehiagoka oso ondo jarri zitzaien. Beteró estadioa 1.939 lagunez bete zen, Espainiak Egipto 8-1 jipoitu zuen eta finalerdietara pasa zen B multzoko lehen postuan.

Txapelketak Pariseko Joko Olinpikoetarako hiru plaza ematen ditu, beraz, geratzen zitzaizkien bi partidetako bat irabazita, Max Caldasen mutilek bazekiten hitzordu olinpikorako pasaportea ziurtatzen zutela, eta hala gertatu da. Estrategia ekintzak behar bezala aprobetxatu dituzte irlandarren aurrean eta atea ondo gordetzen jakin dute. Atsedenaldira hutsean berdinduta joan arren, bigarren zatian ez dute hutsik egin 2-0ekoarekin amaitzeko. Emakumezkoen taldeak atzo egin bezala, txartel olinpikoa ziurtatu dute.

Deialdietan sartzen jarraituz gero, Pariskoak “Chefo” Basterraren bigarren Jokoak izango dira, 2021ean Tokion lehiatu baitzen, eta lehenak Rafa Vilallongarentzat.

Igandean, 18:00etan, Valentziako preolinpikoaren finala jokatuko dute.