basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Eskia 14
urtarrila
2024

Juan del Campok 25. postuan amaitu du Wengengo Munduko Kopa

Denboraldi honetan bigarren aldiz sartu da Basque Teameko eskiatzailea Munduko Kopako eslalon bateko bigarren txandan

Juan del Campo zorrotza da. Gaztea izan arren (29 urte), bederatzi urte daramatza eski alpinoaren mailarik gorenean, eta diziplina horretan gorputz eta arima aritzera eraman zuen motibazio eta eskakizun berarekin jarraitzen du. “Pozik jaitsierekin, denboraldi hasierarekin eta talde tekniko berriarekin, baina hobetzeko tartearekin hurrengo hitzorduetan” esan zuen bizkaitarrak duela hilabete pare bat, denboraldi honetan lehen aldiz Munduko Kopa bateko bigarren txandan sartu zenean. 2023ko azaroan Juanek 24. postu bikaina lortu zuen Gurglen, Austrian. 34. postuan atera zen eta 24.ean amaitu zuen.

Gaur antzeko zerbait gertatu da Suitzako Wengen herrian. 33. dortsalarekin hartu du irteera eta hogeita bosgarren amaitu du, Manuel Feller irabazlearengandik bi segundo eta 64 ehunenera (Manuel Feller austriarrak zilarra eskuratu zuen St. Moritzeko Munduko txapelketan).

Del Campo 21. izan da lehen txandan, 55.27ko denborarekin (+1.60), eta hobera egin du tarte kronometratu bakoitzeko: 32. postua lortu du lehen tartean, 29. postua bigarrenean eta 22. postua hirugarrenean. Bigarren jaitsieran 24. amaitu du, eta honetan ere behetik gora egin du, aurreko jaitsieran bezala. 28. postuan igaro da lehen bi tarte kronometratuetan, hirugarrenean 26ra pasatzeko eta laugarrenean 24ra. Juanek Suitzako hitzordutik 25. plaza bat eta 1: 52.92ko denbora eraman ditu (+2.64).

Del Campo sasoi betean dagoela erakusten ari da, aurreko denboraldien ildotik eta bere bilakaerarekin jarraituz. Juanek 24. postua lortu zuen Schladmingeko (Austria) Munduko Kopan 2019ko urtarrilean. Garai hartan lortu zuen lehen aldiz bigarren txanda batera sailkatzea horrelako hitzordu batean. Garmisch-Partenkircheneko (Alemenia) Munduko Kopan 25. postua erdietsi zuen 2022ko otsailean, Schladmingeko Munduko Kopan 22. postua 2023ko urtarrilean, Estatu Batuetako Palisades Tahoeko Munduko Kopan 27. postua joan den urteko otsailean, Gurgleko (Austria) Munduko Kopan 24. postua azaroan eta gaur Wengenen (Suitza) lortutako 25. postua.

Munduko Kopan lortutako emaitzez gain, gogoratu behar da Juan del Campo 2018ko Pyeongchangeko Joko Olinpikoetan parte hartu zuen eskiatzaileetako bat izan zela.

Aurtengo Munduko Kopako hurrengo geldialdiak Basque Teameko beka duen kirolaria Kitzbuehelera (Austria) eramango du datorren igandean.