
Albisteak
28
iraila
2023
iraila
2023
TXOSTEN: Skate park Munduko txapelketa Erroma 2023
Erroman (Italia) jokatuko duten skate parkeko Munduko txapelketan 6 euskal kirolari izango ditugu lehian urriaren 1etik 8ra: Alain Kortabitarte, Egoitz Bijueska, Gadea Moja, Hegoa Zabalburu, Naia Laso eta Peio Gonzalez. Pariseko 2024ko Jokoetarako puntuagarria izango da proba. Informazio guztia (agenda, lekua, kirolarien profilak, sailkapen prozesuak …) txostenean duzue, jaisteko prest.
Basque Team Fundazioak handik kontatuko dizue dena.