basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Gimnasia 27
abuztua
2023

Salma Solaunek Valentziako gimnastika erritmikoko Munduko Txapelketa bi dominarekin bukatu du: brontzea sailkapen nagusian eta zilarra bost uztaien finalean

Gainera, Basque Teameko kirolariak laugarren postua lortu du pilota eta zinten finalean

Salma Solaun arabarrak, Ana Arnauk, Ines Berguak, Mireia Martinezek eta Patricia Perezek osatutako taldeak beste bi domina eskuratu ditu bere palmares bikaina gehiago aberasteko. Gimnastek hiru brontze eskuratu zituzten Sofiako Munduko Txapelketan, 2022an, zilar bat Tel Aviveko Europako Txapelketan, 2022an, beste brontze bat Bakuko Europako Txapelketan aurten, eta bi aldiz igo dira podiumera Valentziako Munduko Txapelketan. Brontzezko domina lortu zuten ostiraleko sailkapen nagusian, eta gaur zilarra eskuratu dute bost uztaien finalean. Gainera, laugarren postua lortu dute ariketa mistoen finalean.

Gimnastika erritmikoko estatuko taldeak, Parisko Jokoetarako sailkapena duela urtebetetik poltsikoan du, baina gorenera itzultzea zuen amets, Valentzian egin den Munduko Txapelketan. Eta hala egin dute. “All around” ean, 68.600 punturekin, Espainiako selekzioak hirugarren amaitu zuen, Israelek beste hogeita lau herrialdeeak menderatu eta 70.800eko azken puntuazioa lortu ondoren, eta Txina, 70.050ekin bigarren postura jaitsi ondoren.

Alejandra Quereda txapeldunorde olinpikoak zuzendutako gimnastek 35.600 puntu  lortu zituzten bost uztaien ariketan eta 33.000 puntu hiru zinta eta bi piloten ariketan. “Bi finalak bilatzen genituen, gure ariketak ondo egitea eta itxarotea, baina hau izugarria izan da sailkapen nagusia dominarik potolo eta garrantzitsuena delako, hau ahaztezina da” adierazi zuten.

Gaur ere metal bat eskuratu dute jokatutako bi finaletako lehenengoan. Dotore, ausart eta adimentsu ibili dira Romeo eta Julietari eskainitako zailtasun handiko ariketan. Gimnasten arteko lankidetza eta esku gabeko eta ikusmen-eremutik kanpoko bilketetan erakutsitako trebezia erabakigarriak izan dira. Esku-eskariaren zatiko adierazkortasuna eta Julietaren balkoiaren eszenifikazioa ere oso balioetsiak izan dira. 36.100ekin urrea irabazi duen Txinaren (36.550) atzetik amaitu dute eta brontzea bereganatu duen Italiaren aurretik (35.850ekin).

“Zaleen berotasunak desberdintasuna markatu du eta, plaza olinpikoa jokoan ez genuenez, pixka bat gozatzen saiatu gara”, adierazi dute.

Gaurko bigarren finalean, pilota eta zintena, Valentziari eskaini diote ariketa mistoa, maskleta eta guzti. 30.750eko puntuazioarekin hirugarren postuan kokatu dira eta posizio horretan eutsi diote, ondorengo talde gehienek, Bulgaria edo Mexiko kasu, euren exekuzioetan huts egin baitute, Israel iritsi arte. Israelek urrezko domina lortzeko ariketa ezin hobea egin du, akatsik gabekoa, Txinak zilarra eskuratu du, Ukrainak brontzea eta Espainiak laugarren postua.