basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 29
uztaila
2023

Higinio Riverok brontzea lortu du Europako txapelketan

Higinio Rivero Basque Teameko piraguista podiumeko hirugarren tokira igo da egunotan Montemor O’Velhon (Portugal) jokatzen ari diren Europako Parakanoe Txapelketan.

Higinio VL2-200 metroko proban hirugarren postuan helmugaratu da, 55.692 (+0.407) denborarekin, Robert Suba hungariarraren (55.285) eta Norberto Mourao portugaldarraren (55.615) atzetik. Hirurek hartu dituzte lehen hiru postuak, Andrii Kryvchun ukrainarrarengandik, Tamas Juhasz hungariarrarengandik, Marius Ciustea italiarrarengandik, Anas Al Khalifa alemaniarrarengandik, Antonio Gómez espainiarrarengandik eta Floriano Jesus portugaldarrarengandik urrun samar.

Higinio Rivero Europako txapelketako podiumera igo da hirugarrenez jarraian. 2021ean zilarra lortu zuen Poznanen (Polonia), 2022an metal bera eskuratu zuen Munichen (Alemania) eta gaur brontzea zintzilikatu du.