basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Errugbia 09
uztaila
2023

Amaia eta Lide Erbina eta Anne Fernández de Corresen selekzioak zilarra irabazi du Hanburgoko Europe Championshipean eta bigarren bukatu du sailkapen nagusian

Gizonezkoetan Aratz de Goicoecheak eta Lander Gomezek garaipena erdietsi dute Hanburgon eta Europako hirugarren postua lortu dute

Amaia eta Lide Erbina ahizpek eta Anne Fernandez de Corresek osatutako zazpiko errugbiko taldea gai izan da Krakoviako Europako Jokoetan jasandako jipoiari buelta emateko. Han podiumera igotzeko hautagaietako bat zen, baina Txekiaren aurkako partida amesgaizto bihurtu zen. Hanburgoko Europe Championship-ean, taldeak bere bertsiorik onena erakutsi du.

Multzoen fasean partida guztiak irabazita, final laurdenetan, Krakovian plaza olinpikoa irabazi zuen Britainia Handiaren aurka gailenduta eta finalerdietan Belgika azpiratuta  iritsi da Espainia Hanburgoko finalera. Finalean neurketa guztiak 40 puntugatik irabazi dituen eta bost partidatan bi entsegu besterik jaso ez dituen Frantzia zuen zain.

Nahiz eta frantziarrak nagusi izan eta Alemanian urrea poltsikoratu 26-7 irabazita, Alberto Soudeenak izan dira une batez Frantziarekin indarrak neurtzeko gai izan diren bakarrak. Hanburgon izan duen bigarren postuari esker, Espainiak Europako zilarra eskegi du eta bere denboraldiari amaiera hobea eman dio horrela.

“Krakoviaren ondoren taldeak gogo handia zuen berriro lehiatzeko eta maila onean. Hiru egun hauek zoragarriak izan dira, garaipen askorekin. Ez dugu lortu frantziarren aurkako finalean, nagusi direla erakutsi baitute, baina oso pozik gaude txapelketa preolinpikoan genuen arantzatxoa atera dugulako, beraz, denboraldia horrela ixtearekin pozik gaude” adierazi dio Anne Fernandez de Corresek Espainiako Errugbi Federazioari.

Gizonezkoen taldean, berriz, Aratz Goicoechea eta Lander Gomezen selekzioak 19-21 irabazi dio Frantziari Hanburgoko torneoko finalean, Europako txapelketako sailkaoen nagusian hirugarren postuan amaituz. Txekiaren aurka 52-0eko emaitzarekin lortutako garaipenak tokia ziurtatu zien final-laurdenetan eta hor Belgikari 19-0 irabazi diote. Finalerdietan Irlanda kanporatu dute 19-24, eta finalean Frantzia gainditu dute 21-19 emaitzarekin.

Espainiak bere helburu guztiak beteta itxi du bere denboraldia: Munduko Serieetan mailari eustea, borroka olinpikoan jarraitzea eta Europako brontzea, Algarveko aho zapore txarra atzean uzteko, seigarren postua lortu baitzuten han.