basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 02
uztaila
2023

Miren Lazkano Basque Teameko piraguistak ez du C1eko finalerako txartela lortu Europako Jokoetan

Euskal kirolarien parte-hartzea gaur amaituko da Polonian, ur bizietako piraguismoaren azken egunarekin. Eguna eslalom piraguismoko kanoen finalaurrekoekin eta finalekin hasi da.

Miren Lazkano finalerako plaza bat lortzen saiatu da, baina ez da 10 onenen artean sartu. Finalerdian 18. postuan amaitu du, 118.10eko denbora ezarriz, Elena Lilik alemaniarra baino 8.06 gehiago, eta bi ukitu eginez, 6 eta 7 ateetan. Ukitu arinak izan dira, antolatzaileek berrikusi behar izan dituztenak, baina azkenean finalerako txartela kendu diotenak.

“Ezin dut oso balorazio positiboa egin. Ez nago triste gaizki, ez dudalako gaizki egin, baina hala ere finaletik urrun nago. Egia da bi ukitu tonto egin ditudala, bataz konturatu naiz eta besteaz ez, baina oraintxe bertan denbora behar dut asimilatzeko eta hurrengorako zer egin behar dudan ikusteko. Ez dut sentsazio txarrik izan, baina hala ere finaletik kanpo nago. Horretaz jabetzea gogorra da” esan dio Mirenek Poloniara joandako Basque Teameko komunikazio taldeari.

Orain, Miren Lazkanok atzean utzi beharko du Europako Joko hauen emaitza, Munduko Kopako hitzorduetan eta denboraldiko xede nagusian zentratzeko: irailean Lee Valleyn egin douten Munduko Txapelketa. Bertan Parisko Jokoetarako plazak banatuko dituzte.

Arratsaldean Maialen Chourraut kayak cross modalitateko kanporaketetan lehiatuko da gaur. Modalitate hau lehen aldiz programa olinpikoan sartuko da Pariseko Jokoetan. 15:26an hasiko da final-laurdenekin, Elena Lilik alemaniarraren, Martina Wegman holandarraren eta Alena Marx suitzarraren aurka.