basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 30
ekaina
2023

Miren Lazkano Basque Teameko palista eslalon piraguismoaren C1eko finalerdietarako sailkatu da Europako Jokoetan

C1eko patruilen proban laugarren amaitu du Ainhoa Lameiro eta Nuria Vilarrublarekin batera

Miren Lazkano C1eko finalerdietara pasa da Krakovia-Malopolskan jokatzen ari diren Europako Jokoetako eslalon piraguismoaren banakako lehiaketan. Basque Team Fundazioaren beka duen palistak bigarren jaitsiera jokatu behar izan du, lehenengoan zuzeneko txartela lortzen zuten lehen 20en artean sartu ez delako. Donostiarrak bi, sei, bederatzi, hamaika eta hamabigarren ateetan kolpeak egin ditu, eta bosgarren atean 50 puntuko zigorra jaso du. Horregatik guztiagatik, Mirenek lehen txandako azken postuan amaitu du 165.62ko denborarekin, lehen txandako garailearengandik, Elena Lilik alemaniarrarengandik, +63.56ra.

Dena dela, bigarren jaitsieran urduritasuna alde batera utzi eta egoera konpontzeko gai izan da, laugarren postuan amaitu eta finalerdietarako txartela sinatzeko, 111.26 denborarekin, +4.77 Kimberley Woods britainiarrarekiko. Bigarren jaitsieran Mirenek bi zigor baino ez ditu izan, bata zazpigarren atean eta bestea 20.ean.

“Gogorra izan da hasiera, pixka bat shock, baina helburua bete dut. Bigarren jaitsieran lehenengoan baino hobeto sentitu naiz baina lehenengoan danborrada itzela egin dut eta kanpoan geratu naiz, buelta azkar eman behar izan diot eta bigarrenean oso ondo sentitu ez banaiz ere, banekien jaitsiera zuzen bat eginez, barruan egon nintekeela eta horixe egiten saiatu naiz, pausoz pauso joan eta finalerdian sartu eta alde horretatik pozik”, adierazi du Miren Lazkanok proba amaitzean Poloniara joandako Basque Teameko komunikazio taldeari.

Arratsaldean, C1eko patruilen proban, Miren Ainhoa Lameiro galiziarrarekin eta Nuria Vilarrubla kataluniarrarekin lehiatu da Kolnako kanalean. 11. eta 19. ateak jo dituzte, guztira 122.44 (+4.90) denbora eginez eta laugarren postuan amaituz, Txekia, Britainia Handia eta Alemaniaren atzetik.