basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 29
ekaina
2023

Urrea Pau Echanizentzat eslalon piraguismoko K1eko patruilen proban, Europako Jokoetan

K1eko banakako lehian Maialen Chourraut eta Pau Echaniz finalerdietara pasa dira eta Olatz Arregui kanporatua izan da 

Eslalon piraguismoak lekukoa hartu du gaur Krakovia-Malopolskako Europako Jokoetan, eta kayak taldea ezin hobeto hasi da. Pau Echanizek, David Llorentek eta Miquel Travek osatutako hirukoteak urrea irabazi du K1eko patruilen lehiaketan. Zortzigarren atean ukitu bakar batekin, 97.04ko denbora markatu dute lehen postuan bukatzeko, Poloniaren eta Frantziaren atzetik.

Proba amaitu ondoren, talde poloniarrak erreklamazioa egin du Pau Echanizen ukituagatik, baina proba amaitu eta 25 minutura burutu du. Espainiak kontrako erreklamazioa egin du, eta hor hasi da dantzaldia bulegoetan. Espainiako Piraguismo Federazioak urrea lagatzea erabaki du, baina azkenean antolakuntzak gauzak hasiera batean zeuden bezala uztea erabaki du, urrea Espainiari, zilarra Poloniari eta brontzea Frantziari emanez.

Pau Echanizek Poloniara joandako Basque Teameko komunikazio taldeari esan dio eguna ahalik eta ondoen ixten dela urrezko domina horrekin. Taldeko kideek urte asko daramatzate elkarrekin lanean, eta batez ere Echaniz eta Traveren artean oso lotura ona dago beheko kategorietatik, kanalean ikus daiteke elkarrekin lehiatzen direnean.

Bestalde, nesken taldeak domina oso gertu izan du K1eko patruila-proban. Maialen Chourrautek, Olatz Arreguik eta Laia Sorribesek osatutako hirukoteak podiumeko hirugarren postuan igaro du probaren zatirik handiena, bigarren atean ukitu bat emanda eta 114.87ko denbora eginda, baina proba amaitzean, Frantziak erreklamazioa egin du 50 puntuko penalizazioagatik, epaileek arrazoia eman diete frantziarrei, eta podiumeko lehen tokira igaro dira. Horrela, Frantziak urrea irabazi du, Txekiak zilarra eta Alemaniak brontzea.

Banakako txapelketari dagokionez, patruilen lehiaketa baino lehen, Pau Echaniz izan da uretara sartu den Basque Teameko taldekideetako lehena. Palista gazteak ez du arazo handirik izan gizonezkoen K1eko finalerdietan sartzeko, 87.84ko denbora eginez (+3.83) eta laugarren atean bi puntuko penalizazioa jasoz. 11. postuan amaitu du lehen jaitsiera, eta, beraz, zuzenean pasa da larunbateko finalerdira, berriro jaitsi behar izan gabe.

Rio de Janeiroko txapeldun olinpikoa eta Tokion 2021ean zilarrezko domina eta Londresen brontzezko domina irabazi zituen Maialen Chourrautek ere ez du lanera itzuli behar izan Kolnako kanalean, lehen jaitsieraren ostean. Lasartearrak hamazazpigarren amaitu du lehen sailkatze proba, ez tarte handiegiarekin, baina bai bigarren jaitsiera bat egin behar ez izateko adinakoarekin. Maialenek ez du aterik ukitu eta kronoa 99.48an gelditu du (+4.83).

Olatz Arreguik, aldiz, ez du egun ona izan Kolnako kanalean. Pragako Munduko Kopan jokatutako azken proban, donostiarraren emaitza onak lehen jardunaldia kortea pasako zuelapentsarazten zuen, baina ez da horrela izan. Lehen jaitsieran 29. postuan amaitu du, bi ukiturekin, eta bigarrenean ez da sartu finalerdietarako txartela ematen zuten hamar postu onenen artean, 13. bukatuz.