basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Errugbia 27
ekaina
2023

Amaia eta Lide Erbina eta Anne Fernández de Corresek bosgarren bukatu dute Europako Jokoetako errugbi txapelketan

Badmintonen Clara Azurmendik binakako final-laurdenetarako txartela lortu du

Anne Fernández de Corresek eta Amaia eta Lide Erbina ahizpek bosgarren postua eskuratu dute Krakovia-Malopolskako Europako Jokoen barruan jokatu den errugbi txapelketan, azken partidan Alemaniari 26-5 irabazita.

Multzoetako fase osoan bezala eta gaur goizean bertan Italiaren aurka, Ignacio Martin donostiarrak zuzentzen dituen taldea oso sendo agertu da, eta arratsaldean ere inolako pitzadurarik gabe jokatu du alemaniarren aurrean. Germaniarrek etengabe bilatu dituzten bide guztiak itxi dizkiete. Atsedenaldira 0-7koarekin joan dira, eta bigarren zatian 0-19raino egin dute hegan. Alemania hurbiltzen saiatu da Mette Lil Anna Zimmaten entsegu baten bidez, baina alferrik izan da. Espainiak veste erritmo bat ezarri du partidaren azken zatian, 5-26ra joateko eta txapelketako bosgarren postua eskuratzeko.

Torneoaren helburu nagusia garaipena lortzea zen, Pariseko Jokoetarako plaza zuzena ziurtatzeko, eta hori ezinezkoa izanez gero, podiumera igotzea munduko preolinpikoan sartzeko. Final-laurdenetan Txekiaren aurka galdu ondoren, ametsa zapuztu zitzaien, eta kudeaketa zaila duen egoera etorri zen karguan bi hilabete t’erdi eskas daramatzan Ignacio Martin entrenatzailearentzat. “Erronka handia zen, eta bi hilabete eta erdi eskasean hainbeste inertzia hartu dugu… hormaren kontrako kolpea izugarria izan dela, baina niretzat ikaskuntza oso handia da, eta espero dut askoz ere gehiago ikasten jarraitzea” esan dio Ignaciok Poloniara joandako Basque Teameko komunikazio taldeari.

Bestalde, badmintoneko binakako txapelketan, Clara Azurmendik eta Bea Corralesek multzoen faseko bigarren partida irabazi dute, final-laurdenetarako txartela ziurtatuz.

Donostiarrak eta madrildarrak garaipena lortu dute Au Yeong eta Hochmeir austriarren aurka (15-21, 21-11 eta 21-8). Bihar multzoen faseko azken partida jokatuko dute, ustez zailena, Debora Jille eta Cheryl Seinen herbeheretarren aurka.