basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Errugbia 26
ekaina
2023

Amaia eta Lide Erbina eta Anne Fernández de Corresen selekzioa C multzoko lehen postuan sailkatu da errugbiko final-laurdenetarako, Europako Jokoetan

Ignacio Martin donostiarrak zuzentzen duen taldeak 29-7 irabazi dio Belgikari gaur goizean eta arratsaldeam Txekiaren aurka jokatuko du hurrengo faseko neurketan

Sendotasun eta ilusio handiz osatu du Europako Jokoetako errugbiko txapelketako multzoen fasea, Erbina ahizpen, Amaia eta Lide, eta Anne Fernández de Corresen selekzioak. Atzo Errumaniari irabazi zioten 41-0 eta Suediari 36-0. Horrek final-laurdenetarako txartela eman zien.

Gaur goizean ahalegin handiagoa egin behar izan dute Belgikaren aurka, baina gaurkoan ere ez dute arazo handirik izan belgikarrak azpiratzeko: 29-7. Gaurko partidan Anne Fernandez de Corres arabarra nabarmendu da, lehen zatian egindako bi bihurketekin, atsedenaldira 19-0 joateko.

Noemie Van de Poeleren bitartez belgikarrek azken minutuetan markagailua makillatu duten arren, ez dute Espainiaren garaipena arriskuan jarri. Gaur arratsaldean, 17:28an, Txekia izango dute aurkari Krakoviako Henryk Reyman Stadiumean, final-laurdenetako partidan.

Taldeak etapa berri bat bizi du; izan ere, bi hilabete eskas dira Ignacio Martin donostiarrak (Basque Teameko kirolaria bera ere, World Serieetan ohiko jokalaria eta Rio de Janeiron olinpikoa) taldearen agintea hartu zuenetik. Amaia Erbinak Poloniara joandako komunikazio taldeari esan dionez, Ignacio hain talde gazteak behar zuen zorroztasuna eskatzen ari da eta jokalariak jarrera onarekin egokitzen ari dira. Ignaciok badaki zer den horrelako nazioarteko txapelketetan lehiatzea, eta jokalari gisa duen esperientzia guztia taldera eramaten ari da. Amaia Erbina ere gauza bera egiten saiatzen ari da, beteranoetako bat baita, 2016an olinpikoa izan zena.

Europako Joko hauen helburua anbizio handikoa da, nahiz eta lor daitekeen: 2024ko Pariseko Joko Olinpikoetarako postua lortzea. Txapelketa irabazten duen taldeak plaza zuzena eskuratuko du, eta bigarren eta hirugarren sailkatuek munduko preolinpikorako txartela lortuko dute.