basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Judoa 27
maiatza
2023

Jose Mari Mendiola Basque Teameko judokak bosgarren amaitu du Austriako Grand Prix Upper-ean

Jose Mari Mendiola podiumaren atarian geratu da Linzen jokatu den Austriako Grand Prix Upper txapelketan, 81 kiloko kategorian Zaur Dvalashvili georgiarraren aurka galdu ondoren.

Mendiola azken unera arte borrokatu zen, baina porrota borrokaldia amaitzeko bi segundo falta zirenean iritsi zitzaion. Basque Team Fundazioaren beka duen kirolaria ezustean harrapatu zuen georgiarrak, eta garaipena eta brontzezko domina lortu zituen horrela.

Lehiaketaren emaitzak ez du gaur egun Munduko sailkapeneko 34. Postuan dagoen Jose Mariren jarduera ona lausotu behar. Mendiolak Arab Sibghatullah errefuxiatu taldeko ordezkaria, Dominic Ressel alemaniarra eta Dimitri Gochilaidze georgiarra garaitu zituen finalerdietara heltzeko. Finalerdietan, ordea, ezin izan zuen Shamil Borchashvili austriarra gainditu. Bertako judokaren alde erabaki zen duelua, sei minutu baino gehiagoko borroka gogorraren ondoren, Jose Mari zigortu zuten hirugarren “shido”-arekin (penalizazioa).

Bigarren aukerako finalean ere ezin izan du ordainik jaso Zaur Dvalashvili georgiarrak ezustean harrapatu duelako, bi segundoren faltan, bosgarren postuan utzi duen “waza-ari” batekin.

Denboraldi honetan Mendiolaren emaitzarik onena orain arte, joan den martxoan Antalyako (Turkia) Grand Slamean lortutako zazpigarren postua izan da. Nazioarte mailan aipagarriak dira bere palmaresean 2020ko Warsaw European Openean lortutako zilarra, 2021eko Zagrebeko European Judo Openeko zilarra eta 2022ko Abu Dhabiko Gran Slameko zilarra.