basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Snowboard-a 11
martxoa
2023

Lucas Eguibarrek irabazi du gaur eta bihar Sierra Nevadan jokatuko diren Munduko Kopetako lehena

Basque Teameko snowboarderrak bere bertsiorik onena erakutsi du eta sailkapen nagusiko laugarren postuan kokatu da

Lucas Eguibarrek oso gustoko duen estazioetako batean, Sierra Nevadan, lortu du berriro loria. 2020an Munduko Kopako proba irabazi zuen bertan, eta zilarra poltsikoratu zuen bai banakako txapelketan, bai taldekakoan, 2017ko Munduko txapelketan.

Gaur argi geratu da azken bi urteetan Donostiako riderrak izan dituen bizkarreko arazoak atzean geratzen ari direla. Lucasek nagusitasunez irabazi du, aurreko astean Bakurianiko Munduko Txapelketako sailkatze lasterketn izandako erorikoaren arantzatxoa aterata. Georgian gertatutakoa gorabehera, Lucasek esan zuen sasoi betean zegoela eta oso baikorra zela Andaluziako hitzorduari eta Munduko Kopako irabazleak lortzen duen Kristalezko Globoa lortzeko lehiari begira. Iragarpenak bete dira. Sierra Nevadako podiumera igotzean bere irribarre zabalak dena esaten zuen.

Eguna ondo hasi da Lucas Eguibarrentzat. Final-zortzirenetan hirugarren jarri da irteeran eta pazientziari eutsi dio lehen zatian. Bigarren bihurgunean eraso egin du barrutik, lehen postura pasatzeko, eta txanda erraz irabazteko, Cameron Bolton, Tristan Bell eta Hagen Kearneyren aurretik.
Final-laurdenetan txanda gogorrari aurre egin behar izan dio. Bihurgune batzuetan zaila izan den arren eta horietako batean Boltonek ukitu duen arren, Lucasek oreka mantendu du. Lehen postuan heldu da helmugara, australiarra eta Martin Noerl, Munduko Kopako sailkapen nagusiko liderra, lehiaketatik kanpo utzita.

Finalerdietan donostiarrak irteera bikaina egin du berriro, Merlin Surget frantziarra aurreratu du jauzian eta Kalle Koblet suitzarrarekin talka edin duen arren, onik atera da. Eguibarrek bigarren postuan bukatu du kanporaketa, Omar Visintin italiarraren atzetik.

Lucas Eguibar behetik gora joan da, aurrea hartuz eta lasterketa taktikoki bikain kontrolatuz. Horrela iritsi da final handira, eta ez du zalantzarik utzi. Lucas hasieratik amaieraraino jaun eta jabe izan da, bihurguneak itxiz, aurkariek barruko aldetik aurreratu ez zezaten. Lucas Eguibarrek erakustaldia eman du Omar Visintin eta Lorenzo Sommariva italiarren eta Loan Bozzolo frantziarraren aurretik.

Gaurkoa Lucas Eguibarrek Munduko Kopako proba batean lortutako seigarren garaipena da. Gogoratu behar da Donostiak 2015ean irabazi zuela sailkapen nagusia eta Kristalezko Globoa, eta aurten ere hori da bere helburu nagusia. Gaurko garaipenari esker, 100 puntu lortu ditu sailkapen nagusiari eusteko eta Martin Noerl egungo liderrarekiko aldea murriztu du. Lucas Eguibar laugarren da sailkapen nagusian eta lau proba geratzen dira denboraldia amaitzeko: bihar beste bat Sierra Nevadan, hurrengoa martxoaren 16an Veysonnazen (Suitza), eta beste bi Mt. St. Anne (Kanada), martxoaren 25ean eta 26an.