basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Taekwondo 07
martxoa
2023

Brontzea Jone Magdaleno taekwondistarentzat Estatu Batuetako Irekian

Jone Magdaleno oso denboraldi gozoa bizitzen ari da. Pariseko Jokoetarako behin betiko sailkapena emango dioten puntuak batzen jarraitzean zentratuta, Basque Team Fundazioaren beka duen kirolariak beste pauso bat eman du asteburuan denboraldi emankor honetan Nevadan jokatutako G2 mailako Estatu Batuetako Nazioarteko Openean brontzezko domina eskuratuta -62 kilogramoko kategorian.

West Gate Hotel de Las Vegas ekitaldia oso baloratua da teknikarientzat eta lehiakideentzat; izan ere, kontinente amerikarreko aurkariak ezagutzeko eta eurekin lehiatzeko aukera ematen die, Munduko Txapelketa edo Joko Olinpikoak bezalako nazioarteko hitzordu handietan gertatzen den moduan.
Jone Magdaleno egungo Europako txapeldunak 0-2 irabazi zion Elin Sundh suediarrari 32 onenen kanporaketan, Jillian Haxton estatubatuarrari 0-2 irabazi zion final-hamaseirenetan eta Wan-Ting Lin taiwandarra 1-2 menderatu zuen final-laurdenetan. Nadja Tesic serbiarrak bakarrik eragotzi zion metal preziatuagoa eramatea, finalerdietan 2-1 gainditu baitzuen bizkaitarra.

Jone Magdalenok brontze estatubatuarra lortu du Istanbulgo Presidente Kopan lortutako zilarraren ondoren. Bere asmoa Turkiako Irekia ere jokatzea zen, baina lehiaketa bertan behera geratu zen duela hilabete herrialdea astindu zuten lurrikarengatik.

Orain arte lortutako emaitza onei esker, Jone Magdaleno sailkatuta dago maiatzaren 29tik ekainaren 6ra Bakun (Azerbaijan) jokatuko den Munduko Txapelketarako eta ekainaren 21etik uztailaren 2ra Polonian jokatuko diren Europako Jokoetarako.