basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Taekwondo 05
otsaila
2023

Zilarrezko domina Jone Magdaleno Basque Teameko taekwondistarentzat Istanbulgo President Cup txapelketan

Gurasoekin neskatila zela taekwondoa praktikatzen hasi zenetik, kirol honekiko grina handituz joan da, Jone Magdaleno Europako titulua lortzeko borrokatzera eraman duen arte. Orain arte erdietsi duen lorpenik handiena izan da, iaz Manchesterren -62 kilogramoko kategorian bereganatutakoa.

Garaipen hark bere kirol ibilbidean indar handiagoz jarraitzeko motibatu zuen eta orain bere helburu nagusia 2024ko Pariseko Jokoetarako sailkapen olinpikoa da. Hori lortzeko pausoz pauso doa. Azken urratsa, oaraingoz, Turkian eman du, asteburuan Istanbulen jokatu den Presidente Kopan.

Lehen borroka bi roundetan irabazi zuen (2-0) Kazakhstango Aisha Adilbekkyzy taeklwondistaren aurka. Bigarrena ere erosotasunez poltsikoratu zuen, hurrengo turkiar aurkaria bi erasotan (2-0) menderatuz. Hirugarrenean Iman Kanoute Maliko kirolariaren aurka lehiatu zen eta bi roundetan nagusituta irabazi zuen (2-1). Laugarren norgehiagokan Vivana Marton hungariarra gainditu zuen 2-0 eta horrela lortu zuen finalerako txartela. Azken borrokaldi horretan, Jone Magdalenok indarrak neurtu zituen egungo munduko txapeldunorde Thepuola Sarvanaki greziarrarekin. Bizkaitarrak 2-0 galdu zuen finalean, nahiz eta bi partzialak oso estuak izan ziren.

“Egia esan, oso pozik nago lanarekin eta bilakaerarekin, helburuetatik gero eta hurbilago nago, Paris 2024tik hurbilago. Puntu hauek oso garrantzitsuak ziren, Europakoentzat apartekoak direlako, eta zilarra zintzilikatzea lortu dut, beraz, oso ondo. Era askotara puntuatu nuen, era askotako ekintzekin, eta oso ondo ikusi nuen neure burua tapizean. Beraz, primeran!” adierazi dio Jone Magdalenok Basque Teameko komunikazio taldeari txapelketa bukatzean.

Datorren asteburuan Jone Magdaleno Turkian lehiatuko da berriro, oraingoan ranking olinpikoko 40 puntuen artean puntuagarria den txapelketa batean, Turkiako Nazioarteko Irekian.