basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Curling-a 15
urtarrila
2023

Oihane Otaegik eta Mikel Unanuek laugarren bukatu dute Dutch Mastersean

Oihane Otaegik eta Mikel Unanuek urte amaiera oso azpimarragarria izan zuten, apirilean Gangneungen jokatuko den Munduko Txapelketarako sailkapena lortu baitzuten eta Gothenburgeko binakako mistoen Kopako final-laurdenetara iritsi baitziren.

Asteburu honetan munduko zirkuituko beste proba batean ere jardun dute, 15 talderi aurre eginez eta Zoetermeer herrian egindako Holandako binakako mastersean brontzezko dominarako neurketa jokatzera iritsiz.

Lehen jardunaldian Otaegik eta Unanuek batean kale eta bestean bale egin zuten, Oliver Rosenkrands Søe eta Sarah Clifford danimarkarren aurka galdu baitzuten 6-5, eta Vera Kalocsai-van Drop eta Otto Kalocsay hungariarren aurka 6-4 irabazi baitzuten.

Atzo jokatutako bigarren jardunaldian antzeko zerbait gertatu zen. Lehenengo Anandi Bomas eta Bart Klomp holandarrak gainditu zituzten 10-4 emaitzarekin, baina gero porrota jaso zuten Cora Farrell eta Coleman Thursonen estatubatuarren aurka, 4-7.

Igande honetako jardunaldia final-laurdenetako norgehiagokarekin hasi da, eta donostiarrek 9-8 irabazi diete Kasper Wiksten eta Natalie Asp Wiksten danimarkarrei. Ondoren, finalerdia ere oso lehiatua izan da, baina oraingoan balantza lehen jardunaldian aurrez aurre izan zituzten Oliver Rosenkrands Søe eta Sarah Clifford danimarkarren aldera okertu da. Søek eta Cliffordek 10-9 irabazi dute.

Finalaurrekoaren ostean, Unanue eta Otaegi brontzezko domina lortzeko borrokan aritu dira, baina hirugarren posturako partidan Bob Retchless eta Ashley Waye kanadarren aurka galdu dute 8-3ko emaitzarekin.

Azken hilabeteetako bilakaerak erakusten du Basque Teameko kirolariak gero eta indartsuago daudela fisikoki eta mentalki, eta, beraz, nazioarteko hurrengo hitzorduei eta, oro har, denboraldiari animo handiz eta itxaropen handiz egiten dietela aurre.