basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
AlbisteakBesteak 23
abendua
2022

“Ez bada Pariseko Jokoetan, ea hurrengoetarako izaten dugun jokalariren bat”

Jose Maria Olazabalek zuzentzen du Golfeko Euskal Federazioak eta Basque Team Fundazioak martxan jarritako bikaintasun-proiektua, hitzordu olinpikoetan ordezkaritza bilatzeko eta nazioarteko zirkuituetarako txartela duten jokalarien kopurua handitzeko helburuarekin

Augustako bi Master eta bost Ryder Cup irabazi dituen Txema Olazabal golflari handiak erronka berezia du gaur egun. Belaunaldi berriei bultzada eman nahi die. Bere gidaritzan prestatzen ari diten jokalariek plangintza, laguntza teknikoa eta prestaketa fisikoa eskainiko dizkie jasotzen dute. Une honetan Borja Martin, Maria Villanueva, Javier Sain, Joseba Torre, Natalia Aseguinolaza, Paula Balanzategui eta Nieves Martin daude taldean. Jose Mariak aitortzen du jokalariaren rolarekin alderatuta bere zeregina bestelakoa dela orain, baina beste era batera asetzen duela. “Bai, desberdina da pixka bat. Nik ikasi duda guztia urte hauetan saiatzen ari gara gazteei transmititzen. Horretan gaude. Lana polita da, desberdina baina gustukoa da, niretzat behintzat eta horrekin pozik eta kontent”.

“Hemen egon gara berarekin urte asko. Zore ikaragarria dugu laguntzen digulako egunero gauza guztiekin. Ez dauka preziorik” dio Borka Martinek, bikaintasun proiektuaren barruan dagoen golflariak.

Goizean goizetik hasten dira lanean Basozabalen, Txemak berak diseinatutako zelaian, eta ordu asko sartzen dituzte bertan. Olazabal eta Pello Iguaran golflari profesionala entrenatzaile tekniko gisa aritzen dira eta eguneroko lanean murgiltzen dira gazteekin. “Ez dago beste biderik, egia esateko. Gaur, adibidez, goizeko zortzirak hamar gutxiagoetarako hemen ginen eta oraindik hemen gaude, ez dute bukatu, oraindik fisikoki saio bat egin behar dute, baina nik ikasi dudana hau da: lan, lan, lan eta lan. Ez dago beste biderik. Maila oso altua da eta goi mailako helburuak lortzeko ez dago beste modurik” azpimarratzen du Olazabalek.

Euskal golfak egun duen mailari buruz galdetuta, Jon Rahmen lana azpimarratzen du Jose Marik baina atzetik ere talentua duten beste jokalari batzuk datozela baieztatzen du. “Uste dut euskal golfaren osasuna nahiko ona dela. Jon Rahm gorengo mailan dago, gauzak oso ondo egiten. Munduko lehena izan da aste mordo batean. Eta orain begiratu behar diegu gazteei. Harrobi nahiko polita dugu”.

Bikaintasun-proiektuaren zuzendariak badaki profesionaletara saltoa emateak asko eskatzen duela. Berak zuzenean bizitakoagatik badaki helburu garestia dela eta batez ere mentalki prest izatea berebizikoa dela. “Oso zaila da pauso hori ematea eta gero mantentzea. Goi mailara ailegatzea baina gero hor mantentzea urtean zehar oso zaila da. Ikusi dugu bizitzan zehar. Lehenbizikoa zaude Munduan eta gero solo batean sartzen zara eta zaila da mantentzea berdintasun hori. Bizitza bezala da; batzuetan ondo eta besteetan ez hain ondo, eta zaila da batez ere mentalki oso indartsua izan behar duzulako. Izango dira momentu asko oso gogorrak eta bakartiak ere bai. Askotan ateratzen zara etxetik eta joaten zara bost, sei edo zazpi aste bakarrik askotan. Gauzak ondo ateratzen baldin badira, primeran, baina guzak gaizki ateratzen baldin badira, oso zaila izaten da”.

2024ko Pariseko Jokoetan Jon Rahmez gain, zaila izango da beste gazteren bat lehian izatea. Dena den, orain hazia ereitea oso garrantzitsua da etorkizunean uztak jasotzen jarraitzeko. “Nahiko zaila da, egia esateko. Ez dugu horrenbesteko denborarik, ia ia bertan dago. Lan hau oso luzea da, gazteak ikusi behar dituzu, lehenengo pasa behar dute profesional mailara, gero hor oso ondo egin behar dute, eta hiru edo lau urtetan hori lortzea uste dot nahiko zaila eta gogorra izango dela. Baina orain hasi gara eta esperantza horrekin egiten dugu lan. Ikusiko dugu zer gertatzen den. Ez bada Pariseko Jokoetan, ea hurrengoetarako izaten dugun bakarren bat” dio Jose Mari Olazabalek.