basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Snowboard-a 04
abendua
2022

Lucas Eguibarrek laugarren amaitu du Les Deux Alpeseko Munduko Kopan

Basque Teameko snowboarderra podium postuetan izan da denboraldiko lehen Munduko Kopako azken txanpara arte, Visintinek eta Grondinek gainditu duten arte

Denboraldia ondo hastea oso garrantzitsua da, eta hori egin du Lucas Eguibarrek. Are gehiago aurtengoa denboraldi oso garrantzitsua dela kontuan hartuta. Jokoan dago donostiarrak 2015ean irabazi zuen Kristalezko Globo ospetsua, baina baita martxoan, Bakurianin (Georgia) jokatuko den Munduko txapelketan, jokoan jarriko den Munduko titulua ere. Basque Teameko kirolaria titulua berresten saiatuko da, eta badirudi egoera fisiko hobean egingo duela, zelula amekin tratamendua jaso ondoren, ia bi urtez gorputza minduta utzi dion bizkarreko lesio bat gainditzeko ahaleginean.

Snowborad zaleek irrikaz itxaron dute denboraldi honen hasiera, ‘Luki’ zer egiteko gai zen ikusteko, eta lehen gertaerak ezin positiboagoak izan dira.

Bera lanean ikustea uste baino gehiago kostatu da. Munduko Kopan parte hartu ohi duten kirolari askok parte hartu behar zuten Pitztaleko Europako Kopa bertan behera geratu zen duela astebete meteorologiagatik, eta atzo gauza bera gertatu zen Les Deux Alpeseko Munduko Kopako azken lasterketarekin. Hala ere, gaur jokatu ahal izan dute.

28 urte dituen Eguibar azken fasean sartu zen ostiralean, zazpigarren denborarik onena eginda (1:07.00), Martin Noerlek irabazitako (1:06.47) sailkapeneko lehen kanporaketan.

Gaur lehena izan da final-zortzirenetan, bigarrena final-laurdenetan, eta bere finalerdia gidatu du irteeratik azken metroetara arte. Omar Visintin italiarrak aurrea hartu dio, bigarren amaitu du, eta berarekin batera sailkatu da final handirako. Azken hitzordu horretan podiumeko postuetan kokatu da azken txanpara arte, Visintin italiarrak eta Grondin kanadarrak gainditu duten arte.

Lucas Eguibar Munduko txapelduna izan zen Idre Fjällen (Suedia) 2021ean, eta zilarrezko domina bikoitza lortu zuen Sierra Nevadako 2017ko Munduko Txapelketetan. Bestalde, bi diploma olinpiko lortu ditu, 2022ko Pekingo eta 2014ko Sotxiko Olinpiar Jokoetako zazpigarren postuengatik.