basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Txirrindularitza 13
azaroa
2022

Tania Calvok zilarrezko domina jantzi du aurtengo UCI Track Champions Leagueko lehen proban

Oso emanaldi ederra sinatuta, Tania Calvo txirrindulariak zilarrezko domina irabazi du Palmako Illes Balears Velodrom delakoan, scratch proban bigarren amaitu ondoren.

Taniak zutik jarri du Mallorcako publikoa. Bertako jendeak ondo ezagutzen du, arabarrak bere kirol ibilbidearen zati bat irla balearretan igaro baitu. Gasteiztarrak duela pare bat urte etxera itzultzea erabaki zuen eta abiadura utzi eta iraupen-probetan espezializatu zen.

Taniak hamaikagarren postua eskuratu zuen scratchean eta zazpigarren postua kanporaketa proban aurtengo Munduko Txapelketetan. Mallorcan lasterketa motela aprobetxatu du azken bost itzulietan Katie Archibalden gurpila hartzeko eta bigarren izateko scratchean. Gogoratu behar da Katie Archibald urrezko dominadun olinpikoa izan dela birritan eta lau aldiz Munduko txapelduna, bere belaunaldiko erresistentziako txirrindulari talentudunenetako bat. Iaz UCI Track Champions League-n zortzi ekitaldietatik sei irabazi zituen, kanporaketako lau lasterketak barne. Azpimarratu behar da, beraz, britainiarrari jarraitzeko Taniak izan duen gaitasuna.

“Uste dut leku egokian egon naizela une egokian, eta horrek bigarren egiteko aukera eman dit. Tamalgarria izan da, zure burua garaipenetik hain gertu eta aldi berean hain urrun ikusteak zapore gazi-gozoa uzten dizulako, baina oso pozik nago bigarren postu honekin. Kokapena nahikoa kostatzen zaidan alderdi teknikoa da, eta alde horretatik oso pozik nago. Hurrengo hitzordurako finago joatea espero dut, indarrak gastatu behar ditudan tokian gastatzea, azken esprintera energia gehiagorekin iristeko. Baina oso pozik nago, egindakoarekin” esan dio Tania Calvok Eurosporti proba bukatzean.

Kanporatze lasterketan Archibald izan da txapelketatik at geratu den lehen pistarda. Taniak, goitik behera egin du eta bederatzigarren amaitu du. Iraupeneko proben sailkapen nagusian Jennifer Valente estatubatuarra dago buru, 32 punturekin. Tania bigarren da 24 punturekin, Anita Yvonne Stenberg norvegiarrarekin, Lily Willimas iparramerikarrarekin eta Sara Van Dam kanadarrarekin berdinduta.

Track Champions Leagueko lehen denboraldia 2021ean jokatu zen, UCIrekin elkarlanean, txirrindularitza-egutegiaren barruan pistako txirrindularitzaren posizioa indartzeko erreforma gisa. Horrek, errepideko txirrindularitzarekin gainjartzen ez den egutegian pistako txirrindularitzari leku argia emateaz gain, zaletuen parte-hartzea maximizatzeko aukera ematen du, lasterketa egutegi erregular eta uniforme bat sortuz.

Lehiaketa honek diziplina bakoitzerako sailkapen bat barne hartzen du (gizonezkoena eta emakumezkoena), lasterkariei txanda bakoitzeko errendimenduaren arabera esleitzen zaizkien puntuen arabera zehaztuta.

Txapeldunen Liga honetan Tania Calvok datorren larunbatean izango du hurrengo hitzordua Berlinen; hurrengoa St. Quentin En Yvelines-en (Frantzia) azaroaren 26an eta azkenik, hitzordu bikoitza izango du Lee Valleyko belodromoan (Londres), abenduaren 2an eta 3an.