basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 23
iraila
2022

Nadia Erostarbe Huntingtoneko Munduko txapelketatik kanpo geratu da, bigarren aukerako zazpigarren kanporaketa gainditu ez duelako

Pauline Ado bosgarren kanporaketan nagusitu da eta aurrera jarraitzen du txapelketa nagusian

Nadia Erostarbek aukera guztiak galdu ditu Huntingtongo Munduko Txapelketan jarraitzeko, ez baita gai izan errepeskari dagokion zazpigarren kanporaketa pasatzeko. Atzo txapelketa nagusitik kanpo geratu zen zarauztarra, eta txapelketa paraleloko bere lehen txanda gainditu zuen, surflariei Kaliforniako txapelketan jarraitzeko aukera ematen dien errepeskan. Hala ere, gaur ezin izan du errepeskako bigarren txanda gainditu; horretan Chelsea Tuach Barbadoseko surflaria, Sophie McCulloch australiarra eta Eilani Mcgonagle costarricarra izan ditu aurkari.

Barbadarrak ezkerrerago jartzea eta olatuetan beste moko bat bilatzea erabaki du, eta ondo atera zaio estrategia. Hasieratik aurretik jarri da, eta olatu handiegiak aukeratu ez arren, 6.33tik batek eta 4.00ko beste batek garaipena ekarri diote. Nadia hirugarren postuan joan da txandaren zati handi batean, eta 2.30 bat besterik ez zuen behar aurrera egiteko, baina agian anbizioa falta izan zaio olatu txikiei etekina ateratzeko. Mcgonaglek eta McCullochek ez dute zalantzarik izan, australiarraren kasuan mugitu ere egin da eta ia ur-ertzean jarri da, eta azkenean Nadia aurreratu dute. Azkenean Tuach izan da lehena 10.33ko puntuazioarekin, McCulloch bigarren 6.50ekoarekin, Mcgonagle hirugarren 5.60rekin eta Erostarbe laugarren 3.30ekin.

Bestalde, Angeluko Pauline Ado surflariak irabazi du bosgarren kanporaketa eta orain seigarrena gainditzea besterik ez zaio geratzen final handian sartzeko. Txanda oso zailean, Kirra Pinkerton eta Gabriela Bryan estatubatuarren aurka aritu da. Ia olaturik sartu ez den arren, Adok esperientzia alde zuela jokatu du eta pazientziaz itxaroten jakin du, une eta olatu egokia aukeratzeko, eta noski, surfeatzen jakiteko. Paulinek 6.00ko lortu du bere lehen olatuan eta, nahiz eta estatubatuarren maniobren ondoren hirugarren postura jaitsi, bere bigarren olaturik onenean 5.00ekoa erdietsi du txanda amaitzeko minutu gutxi falta zirenean. Horrela, seigarren txandarako sailkatu da.

ISAko Munduko Txapelketan lehiaketaren formatua zirkuitu pribatuan erabiltzen denarekin alderatuta, oso desberdina da. Pauline Adok beste txanda bat gainditu behar du finalean sartzeko. Bertan, Pinkerton estatubatuarra, Teresa Bonvalot portugaldarra eta Daniella Rosas perutarra izango ditu aurrez-aurre. Txanda hori gainditu ezean, bigarren aukerakoa edo errepeska jokatzeko beta izango luke.