basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Surfa 19
iraila
2022

Garazi Sanchez eta Nadia Erostarbe Basque Teameko surflariak Huntington Beacheko Munduko Txapelketako hirugarren kanporaketan izango dira

Gizonezkoen taldean bi egun lehiatu ondoren, gaur emakumeak lehian sartu dira Kaliforniako hirian jokatzen diren World Gamesetan.

Uretara sartu den lehen euskal surflaria Garazi Sanchez izan da, goizeko bederatziak eta hamarrak inguruan. Berak Huntingtonera joandako Basque Teameko komunikazio taldeari baieztatu dionez, hasiera batean lehenengoak txanda sinpleagoak izan arren, kosta egiten da lehiaketako lehen zatian izotzaldia urtzea. Alys Barton britainiarraren, Sive Jarred Samoako surflariaren eta Suok Hong korearraren aurka aritzea egokitu zaio. Garazik 7.17ko olatu goiztiar bat zamalkatu du txandaren hastapenetan, hasieratik borroka ondo bideratuta uzteko balio izan diona. Geroago, 6.60rekin baloratutako beste olatu batek seriea erabakita utzi du. Sopelako surflaria Barton britainiarrarekin batera igaro da hurrengo fasera.

Garazi Taharako ISA Munduko Txapelketan lehiatu zen, baina ez Miyazakin ezta El Salvadorren ere. Nazioarteko Surf Federazioak antolatutako lehiaketara itzuli da, esperientziari eta bagage-ari tiraka. Urte batzuk bizkarreko lesioak baldintzatuta igaro ondoren eta Munduko Txapelketa honetara espero baino egun batzuk beranduago iritsi ondoren, eztarriko nodulu baten infekzioak jota, Garazik gozatu ahal izateko ilusioarekin egingo dio aurre txapelketari, eta Paris 2024ko Jokoak izango ditu jomugan, lehiaketa Tahitin egingo baita. Teahupoo bezalako olatu bat surfean egitea beste urrats bat izango litzateke bere ibilbidean eta emakume askorenean, adierazi duenez.

Arratsaldean, Garaziri gehiago kostatu zaio hirugarren kanporaketarako sailkatzea. Oraingoan, bigarren postuan geratu da, Dominic Barona ekuadortarraren atzetik. Bere hirugarren olatuak, 3.67ko balorazioarekin, agian puntuazio pixka bat gehiago merezi zuen, baina bizkaitarrak gaiari garrantzia kendu nahi izan dio, olatuak puntuatzeko orduan subjektibotasuna kirol honetan jokoaren osagaietako bat dela aipatuz.

Nadia Erostarbek, berriz, Garaziren kontrako bideari jarraitu dio. Goizean ez du batere kontent amaitu lehen kanporaketan egindako lanarekin, nahiz eta bigarren sailkatu den hurrengo kanporaketarako. Olatu asko hartu ditu, baina gehienetan ez da maniobrak amaitzeko gai izan eta errazegi erori da uretara. Zarauztarraren hirugarren Munduko Txapelketa da aurtengoa, 2019ko Miyazakin eta 2021eko El Salvadorren lehiatu ondoren. Beraz, dagoeneko badu esperientzia horrelako hitzorduetan. Hala ere, guztiok ezustean harrapatuta, eguneko lehen txandan Siqi Yang-ek gainditu du, lehen postuan sailkatu baita txinatarra.

Hala ere, arratsaldean, Erostarbek arantzatxoa atera du, eta askoz lasaiago surfeatuz eta bere parte hartzeaz gehiago gozatuz, 7.73ko puntuaketa lortu du bere olatu onenean eta 4.83koa bigarrenean, txandako lehen postuan pasatzeko. Arratsaldean itsasoaren egoerak okerrera egin du eta surflariak buru-belarri aritu behar izan dira hurrengo fasean sartzeko.

Garazi Sanchez eta Nadia Erostarberekin batera, Angeluko Pauline Ado surflaria ere sailkatu da hirugarren kanporaketarako.