basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Surfa 18
iraila
2022

Ruben Vitoriak Munduko surf txapelketan jarraitzen du eta Keoni Lasa at geratu da bigarren aukerako bigarren kanporaketan

Ruben Vitoria izan da uretan sartu den lehen euskal surflaria. Eguneko lehen txanda egokitu zaio, zailenetako bat aurre-erreferentziarik ez izateagatik eta lehiaketa nagusiko bigarren txandan zortez egokitu zaizkion aurkariengatik. Zarauztarrak WCT-ko, munduko lehen mailako zirkuituan aritutako eliteko bi surflariren aurka jokatu behar izan du: Kolohe Andino estatubatuarra eta Federico Morais portugaldarra. Biek ala biek ez dute zalantzarik izan txandako olaturik onenak eskuratzeko, eta puntuazio ukaezinak lortu dituzte, hirugarren txandarako txartela eman dietenak. Ruben laugarren geratu da, beraz, errepeskara pasa dute.

Vitoriakk Huntington Beachera joandako Basque Teameko komunikazio taldeari esan dio uretan egin dituen akatsez ohartu dela, baina bere lehen Munduko Txapelketan bere ikaskuntza-prozesuaren parte dela.

Dena dela, hor ez du bere lana amaitu gaurko egunean. Arratsaldean, Rubenek bigarren aukerako bere lehenengo txanda jokatu du, bigarren kanporaketari dagokiona. Bere lehen olatua 7.83ko balorazioarekin puntuatu dute, hasieratik seriea ondo bideratuta utziz. Estrategiari eusten eta Gabriel Vargas perutarra kontrolatuta edukitzen jakin du, zeinek Ruben bigarren postutik ken zezakeen uneren batean. Ez da horrela izan eta gipuzkoarrak Munduko Txapelketan jarraitzen du.

Keoni Lasak, bere aldetik, gaur hasi du bere ibilbidea erepeskan, lehiaketa nagusian erori arren, surflariei lehiatzen jarraitzeko aukera ematen dien lehia paraleloan. Zarauztarraren jarduna bikaina izan da bigarren aukera horretako lehen txandan. Lasaren estrategia txandaren hasieran olatu on bat zamalkatzea zen, eta horixe egin du, zalantzarik gabe. Ia bozina jotzean, zutik jarri da eta olatu on bat aukeratu du, 6.00 batekin puntuatu dena. Seriea bideratua zuenez, horrek konfiantza eman dio hartaz gozatzeko eta luzitzeko maniobrak egiteko, hain gustuko dituen airekoak bezala. Keoni Lasa hasieratik jarri da aurrean, baina 5.70eko beste olatu batek bigarren txandarako behin betiko txartela eman dio.

Bigarren txandan, ordea, ez du hainbesteko zorterik izan. Bertan, Shun Murakami japoniarra, Tao Rodriguez panamarra eta Romeo Chavez kolonbiarra izan ditu aurkari. Keonik 4.00 puntuko olatu bat hartu du, eta, geroago, beste olatu bat, txandako bigarren postura igotzeko modukoa. Hala ere, erabaki eztabaidagarri batean, epaileek 4.13 puntu eman dizkiote, baina ez da nahikoa izan Murakamiren (14.00) eta Rodriguezen (11.30) guztizko puntuazioak gainditzeko. Keonik esan du agur esan diola Munduko Txapelketa absolutuari, baina gauza baliotsu asko ikasi dituela orain Europako junior zirkuitoko hitzorduei aurre egiteko.