basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 21
abuztua
2022

Unai Baigorri zazpigarren izan da Europako junior txapelketako zaldi-jauziko finalean

Unai Baigorrik, Basque Teameko eta Euskadiko Gimnastika Federazioko bikaintasun proiektuko kideak, finalerako txartela lortu zuen, sailkapeneko hirugarren notarik onena lortuz.

Gaur goizean, hitzordu handian, arabarrak 5,2 eta 4,8ko zailtasuneko bi jauzi egin ditu, hurrenez hurren. Lehenengoan, 7,966ko puntuazioa lortu du, guztira 13,166 puntu pilatzeko.

Bigarrenean, puntuazioa 13,7koa izan da, 9 bat lortu ondoren. Hori bai, epaileek 0,10eko zigorra jarri diote bigarren jauzi horretan, eta, beraz, finalean 13,433ko puntuazioa lortu du. Sailkapenean lortutako 14,133ko puntuazioa baino txikiagoa.

Baigorrik Joona Reiman finlandiar irabazlearengandik puntu bat baino gehiagora bukatu du. Sebastian Sponevik norvegiarrak irabazi du zilarra eta Botond Molnar hungariarrak brontzea.

Unai Europako txapelketa junior batean parte hartzen duen historiako hirugarren arabarra izan da, Ortzi Acostaren eta Arkaitz Garciaren atzetik. Gainera, bere kirol ibilbideak beste pauso bat emango du irailetik aurrera, Madrilgo CAR-ean taldean entrenatzen hasiko baita.